Irungo Alardearen Historia
Noiz hasi Alardeen historia? 1522ko ekainaren 30ean, goizean goiz, hasi ere… ala 1996ko martxoaren 8an, bizi garen XXI. mendekoa omen den “gaurgero iraultza posible bakarra, emakumearena” Bidasoan abiarazi zelarik? Datak gora-behera, argi eta garbi geratu behar du Alardeena ez dela problema bat, zerbait sakonago eta orokorrago baten sintoma baizik.
Izan ere, mendeak dira, Alarde izenez ezagutu baino lehen ere, jaiok dutela ezaugarri berezko historia ez baina Irun eta Hondarribiaren bilakabide sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalaren isla eta era berean baldintzatzaile izatea. Adibidez, “tradiziozko kantinerak” gehitzea sekulako berritasuna izan zen XIX.ean, ehun urte geroago sektore batek oraindik gaitzesten zuena, harik eta haienganako pertzepzioa arras aldatu zen arte.
Eta, jakina, Alardeek aspalditik adierazten dute, beren baitan adierazten duten heinean, “nor den nor” komunitatean: herri bakoitzeko auto-afirmazio errito nagusiak direnez, haien esanahi kolektiboa ez da mugatzen emakumeen berdintasunezko partaidetzara, ez lehen, ez orain.
Liburuaren atala
Informazio guztia "Los Alardes del Bidasoa: Pueblo versus ciudadanía" liburutik atera da. Artikulu osoak irakurri eta behera kargatu ahal dituzu hemendik.
Hortaz, fenomenook ulertzeko tenorean, “historiara" jotzea, besterik gabe, ez litzateke nahikoa. Horrexegatik gonbidatzen dugu hartan sakondu nahi duen oro irakurtzera UEUk 2005ean paperean (ISBN: 84-8438-066-1) eta berrikitan on line argitaratu duen Gorka Moreno soziologoak eta Xabier Kerexeta historialariak koordinatutako “Bidasoako alardeak: Herria versus hiria". Bertan, artikulu banatan, zeinek bere espezialitatean, unibertsitateko tituludunek sarrera, antropologia, historia, Alardeen bilakabidea, gatazkaren kronika, zuzenbidea, soziologia eta kazetaritza jorratzen dituzte, Anjel Lertxundi idazlearen gogoetak buruturik. Haren kontsulta libre da; baina osorik edo zatiren bat erreproduzitu nahi izatera, artikulu bakoitzaren egilearen baimena beharrezkoa da, zorrotz@terra.es helbide elektronikoaren bitartez eska daitekeena.
Gorka Moreno (doktorea soziologian, Euskal Herriko Unibertsitatea): Los Alardes del Bidasoa: La confrontación entre pueblo y ciudadanía.
PDF behera kargatu
Margaret Bullen (doktorea antropologian, Euskal Herriko Unibertsitatea): Derechos Universales o especificidad cultural: una perspectiva antropológica.
PDF behera kargatu
Xabier Kerexeta (lizentziaduna historian, kultur ondarearen kudeatzailea): La Historia, a merced de la Tradición: El caso de los Alardes del Bidasoa.
PDF behera kargatu
Mercedes Tranche (lizentziaduna Zuzenbidean, emakumeen literaturan eta tokiko historian aditua): Algunas claves sobre la Historia del Alarde: Guía para comprender el conflicto.
PDF behera kargatu
Mercedes Tranche (lizentziaduna Zuzenbidean, emakumeen literaturan eta tokiko historian aditua): La participación de la mujer en el Alarde: Historia de un desencuentro.
PDF behera kargatu
Garikoitz Lekuona (lizentziaduna Zuzenbidean, udal idazkaria): El derecho a la participación en el Alarde, sea público o privado.
PDF behera kargatu
Gorka Moreno (doktorea soziologian, Euskal Herriko Unibertsitatea): Los Alardes del Bidasoa: Una gestión política errónea y perversa.
PDF behera kargatu
Edurne Irigoien (doktorea soziologian, Madrilgo Auzo Elkarteen Eskualdeko Federazioko prentsa arduraduna): La construcción discursiva del conflicto del Alarde por los medios de comunicación.
PDF behera kargatu