alarde publikoa

2003tik aurrera

Alarde publikoa bat antolatzera bueltatzea

Esaten genuen bezala, EJANren epaia dela eta –geroago, Auzitegi Nagusiak berretsia– epai horrek Alarde pribatu diskriminatzaileen legezkotasuna aitortzen baitzuen, eta hartutako borroka-moldeen mugak ere zirela eta, BAE elkarteak eta “Por un alarde para tod@s” kolektiboak bere egoerari buruzko gogoeta sakona egitea erabaki zuten. Horretarako, kontsultak egin ziren, emakumeek parte hartzearen alde zueden guztiengana iristen saiatzeko, eta emaitza gehiengo argia izan zen: bide bideragarri bakarra zen Udal Alardea berriz antolatzea.

Hala ere, erabakiak berehala egin zuen talka oztopo batekin: José Antonio Santano Irungo alkate berriak txosten juridiko bat enkargatu zuen, jakiteko ea udalak Alarde bat antolatzeko obligazioa zuen ala ez. Erabaki horretan, beste hauteskunde batzuk hurbil egoteak eragin zuen, baina, gainera, Gobernu-talde berriaren eta, bereziki, Santanoren jarrera pertsonal bati erantzuten zion. Tradizionalistek ere bere harri koskorra jarri zuten, 2003ko maiatzaren 19an Bozeramaileen Batzordeak adierazpen bat onetsi zezan. Hartan, uko egiten zioten udal Alarde berdintasunezko bat antolatzeari, Arartekoren eta Emakunderen gomendioa bestelakoa izan arren.

Horrela, alarde pribatu eta pribatibo bat, Udalarekin loturarik gabea, demokratikoki hautatuko indarren injerentziarik gabe erabakiak hartzeko aukera emango ziena egon zedin defendatu zutenen estrategiak arrakasta izan zuen.

Eta horrela, gure arbasoen promesa edo botoa traizionatua izan zen, eta Alardearen eta Udalaren arteko lotura, alardearen ezaugarrietan tradizionalena, baztertu egin zen.

Nolanahi ere, eta udalaren utzikeria gorabehera, Alarde publiko bat antolatu zen. Publikoa, bere finantzaketagatik –berdintasunaren alde lan egiteko udalak baino prestasun gehiago zuten beste insituzioetatik eratorria– eta publikoa, Irungo herritar guztiei ematen zitzaielako parte hartzeko aukera.

Baina berriz ere bi alarde zeuden hirian barrena, eta horrek esanahi zuen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak parte hartu beharra zeukala bi ekitaldien antolamenduan. Oraingo honetan, Barne Sailak Ordenantzako ordutegia eman zion Alarde diskriminatzaileari, eta, bien bitartean, berdintasunezko Alardeari –manifestazio-baimen batekin desfilatu zuen– goizeko 11etarako ezarri zuten. Haietako lehenari harrera egin zion udalak udaletxeko balkoitik, eta, bitartean, alkateak iragartzen zuen ez ziola harrerarik egingo “manifestazioari”. Ez zuen izan, ordea, batere eragozpenik Aldabe mendian tradizional izeneko Alardeko generalarekin eta banderarekin argazkia egiteko, egin ziren bi mezetako baten ondoren.

Egun osoan, baina bereziki arratsaldean, eta batik bat kale Nagusian, erasoak gertatu ziren, eta berdintasunezko alardeak zailtasunak izan zituen desfilatzeko.

Beraz, hemen ditugu jada 2003. urtetik aurrerako emakumeen partaidetza definitzeko elementuak:

  1. Udala ez den beste instituzio batzuen finantzaketa publikoa.
  2. Udalaren babesa izateko keinurik eza, bitarteko ekonomikoetatik hasita, alkatea udaletxeko balkoian ez egoteraino.
  3. Erasoak eta irainak desfilean zehar. Urteak joan ahala, gero eta gehiago mugatzen dira kale Nagusira.
  4. Baina, eta hau da garrantzitsuena, gero eta gizon eta emakume, gazte eta grinatsu gehiagok parte hartzen du.

2005eko otsailean, Eusko Legebiltzarrak Berdintasunaren Legea onetsi zuen, eta haren 25. Artikuluak debekatu egiten zuen “gune publikoetan kultur jarduerak antolatzea eta egitea emakumeen parte-hartzea gizonezkoen baldintza beretan gauzatzea galarazten edo oztopatzen bazuen." Irungo eta Hondarribiko udalek berehalako amarru bat erabili zuten, legea indarrean jarri aurreko egunean alarde diskriminatzaileak egiteko baimen emanez, eta berriz sortu zen eztabaida. Eztabaida latza izan zen Irungo alkatearen eta Iñigo Lamarca Arartekoaren artean, baina Irungo Udalak enkargatutako txosten juridiko batek ezarri zuen Berdintasunerako Legeak ez zuela gainditzen berdintasunerako printzipio konstituzionalaren listoia eta, beraz, ordura arte emandako epaiek aplikagarriak izaten jarraitzen zutela.

Udalaren jarrera ikusita, uneoro alarde diskriminatzailearen alde bideratua, argi zegoela zirudien, ikuskizun publiko gisa egiteko baimena eskatuz gero, alkatetzak alarde publikoa ordutegi eta ibilbide argi eta garbi okerragoetara bideratuko zuela. Horregatik, Alarde Publikoaren Batzordeak erabaki zuen Barne Sailari beste manifestazio-baimen bat eskatzea. Eta, hain zuzen, hor erakutsi zuen Berdintasunaren Legeak eraginkortasunik, izan ere, Barne Sailak adierazi zuen, udalak Alarde diskriminatzaileari emandako baimenean esku hartu ezin bazuen ere, bai eman behar ziola lehentasuna Alarde mistoari ordutegiak ezartzerakoan.

IBAAk Barne Sailaren erabakia errekurritu egin bazuen ere, EJANek ulertu zuen Barne Sailak egindako lege-interpretazioa bat zetorrela legeria berriarekin. Interpretazio horrek ondorio garrantzitsuak ere izango zituen Hondarribiaren kasuan. Han, Jaizkibel konpainiak Alardearen aurretik desfilatuko zuen, eta gorabehera handiak gertatu ziren lehenengo urtean, eta ia erridikuluraino heldu dira –Walt Disney mozorroak, aterki beltzak, pankarta eta plastiko luze eta lotsagarriak– hurrengo edizioetan.

Kale nagusiko istiluak

Irunen ere istilu biolentoak gutxituz joan dira, batez ere, Alarde diskriminatzaileko agintariek bere dirua lortzeko tabernak berdintasunezko Alardea pasatzen den garaian ixtea agindu dutenetik. Taberna horietan, entseguetan, konpainia guztiak gerarazten ditu.

Horrekin guztiarekin, eguneko unerik larriena kale Nagusitik pasatzeko unea izaten da arratsaldeko alardean. Orduan, orduak itxaroten ari den jendea –gero eta ordu gehiago, zeren gehien itxaroten duena da, dirudienez, Alade zaleena– legitimatuta sentitzen da iraintzeko eta eraso egiteko. Eta legitimazio horren zati bat udalaren aldetik datorkio, baimena ematen baitie taberna horiei, Alarde diskriminatzaileko arduradunek antolatutako ekitaldietara joaten baita eta udaletxeko balkoian ez agertuz mespretxatu egiten baititu berdintasunezko Alardeak parte hartzen dutenak.

Fotos

Argazki hauetan, alardea Karrika Nagusitik pasatzen urte hauetan guztietan.


Liburuaren atala
Liburuaren atala

Informazio guztia "Los Alardes del Bidasoa: Pueblo versus ciudadanía" liburutik atera da. Artikulu osoak irakurri eta behera kargatu ahal dituzu hemendik.

Hortaz, fenomenook ulertzeko tenorean, “historiara" jotzea, besterik gabe, ez litzateke nahikoa. Horrexegatik gonbidatzen dugu hartan sakondu nahi duen oro irakurtzera UEUk 2005ean paperean (ISBN: 84-8438-066-1) eta berrikitan on line argitaratu duen Gorka Moreno soziologoak eta Xabier Kerexeta historialariak koordinatutako “Bidasoako alardeak: Herria versus hiria". Bertan, artikulu banatan, zeinek bere espezialitatean, unibertsitateko tituludunek sarrera, antropologia, historia, Alardeen bilakabidea, gatazkaren kronika, zuzenbidea, soziologia eta kazetaritza jorratzen dituzte, Anjel Lertxundi idazlearen gogoetak buruturik. Haren kontsulta libre da; baina osorik edo zatiren bat erreproduzitu nahi izatera, artikulu bakoitzaren egilearen baimena beharrezkoa da, zorrotz@terra.es helbide elektronikoaren bitartez eska daitekeena.

issuu

Gorka Moreno (doktorea soziologian, Euskal Herriko Unibertsitatea): Los Alardes del Bidasoa: La confrontación entre pueblo y ciudadanía.
PDF behera kargatu

issuu

Margaret Bullen (doktorea antropologian, Euskal Herriko Unibertsitatea): Derechos Universales o especificidad cultural: una perspectiva antropológica.
PDF behera kargatu

issuu

Xabier Kerexeta (lizentziaduna historian, kultur ondarearen kudeatzailea): La Historia, a merced de la Tradición: El caso de los Alardes del Bidasoa.
PDF behera kargatu

issuu

Mercedes Tranche (lizentziaduna Zuzenbidean, emakumeen literaturan eta tokiko historian aditua): Algunas claves sobre la Historia del Alarde: Guía para comprender el conflicto.
PDF behera kargatu

issuu

Mercedes Tranche (lizentziaduna Zuzenbidean, emakumeen literaturan eta tokiko historian aditua): La participación de la mujer en el Alarde: Historia de un desencuentro.
PDF behera kargatu

issuu

Garikoitz Lekuona (lizentziaduna Zuzenbidean, udal idazkaria): El derecho a la participación en el Alarde, sea público o privado.
PDF behera kargatu

issuu

Gorka Moreno (doktorea soziologian, Euskal Herriko Unibertsitatea): Los Alardes del Bidasoa: Una gestión política errónea y perversa.
PDF behera kargatu

issuu

Edurne Irigoien (doktorea soziologian, Madrilgo Auzo Elkarteen Eskualdeko Federazioko prentsa arduraduna): La construcción discursiva del conflicto del Alarde por los medios de comunicación.
PDF behera kargatu

issuu

Angel Lertxundi (idazlea): Porque no me es ajeno.
PDF behera kargatu