San Martzialeko Alardeko musika
Musika da alardeko osagai nagusietako bat. Musika bandaz gainera, konpainia guztiek -Atxeroen Eskuadrak izan ezik- eramaten dute beren musika banda, txilibito, erredoble eta partxez osatua.
Atal honetan musika guztia entzun ahalko duzu Mp3 formatuan
Musika Bandaren, Danborradaren eta Konpainietako partiturak ere jaitsi ahalko dituzu.
Musika Banda
Eguna goizeko 4etan hasten da, Alboradaren soinuekin.
6etan, puntu-puntuan, Junkaleko elizako erlojuaren kanpaiak jotzen ari direla, bandak Villarrobledo-ko Diana jotzen du.
Diana hau hainbat tokitan joko dute kantineraren etxeraino iritsi eta, han, azkeneko aldiz jo arte.
Arrancadarekin, 10:10ean, Musika Banda San Martzial karrikan gora joaten da Danborradaren soinuekin. Une hau eta elizatik gorakoa dira musikarik jo gabe desfilatzen den une bakarrak.
Udaletxean, Bidasoa Konpainiak hiriko bandera jasotzen duenean, Musika Bandak Martzialeko Himnoa jotzen du.
Ondoren, hiru deskarga egiten dira. Azkenekoaren ondoren, Jolo jotzen hasten dira. Doinu horiek goizeko alardea amaitu arte entzungo dira, elizatik gorako igoeran izan ezik, orduan doinu hori jo beharrean Danborradako musika jotzen baita.
Arratsaldean, Arrankadarekin hasiko du Danborradak Alardea, eta Sarjia eta San Martzial karriken artean Rataplán jotzen hasiko da Bandarekin batera Junkal elizaraino. Handik, eta “Elizako igoera” joz, berriz ere Rataplánen txanda etorriko da Fermin Calbeton kalean, eta hori joko dute Bandarekin batera San Juan plazaraino.
Deskarga bakoitzaren ondoren, bi Bandek izen horixe duen, "Deskarga", alegia, pieza joko dute, eta kornetinak jotzean geldituko dira.
Bandera ematerakoan berriz ere San Martzialeko Himnoa joko da eta, konpainiak guztiek plaza uzten duten bitartean, Fagina joko da Danborradarekin batera.
Amaitzeko, Musika Banda kantineraren etxerantz joango da San Martzialeko Himnoa joz.
Bandaren partiturak
Goizeko martxak: Diana - Himnoa - Jolo
Arratsaldekoak: Rataplan - Deskarga - Fagina - Himnoa
Lotura honen bitartez jeitsi dezakezu.
- Alborada [PDF]
- Baxuak [PDF]
- Baxuak Sib [PDF]
- Bonbardino 1ª [PDF]
- Bonbardino 1ª Sib [PDF]
- Bonbardino 1ª Sib Sol giltza [PDF]
- Bonbardino 2ª [PDF]
- Bonbardino 2ª Sib [PDF]
- Bonbardino 2ª Sib Sol giltza [PDF]
- Kaxa [PDF]
- Klarinetea 1ª [PDF]
- Klarinetea 2ª [PDF]
- Klarinetea 3ª [PDF]
- Flauta 1ª [PDF]
- Flauta 2ª [PDF]
- Fliskorno 1ª [PDF]
- Fliskorno 2ª [PDF]
- Oboea [PDF]
- Perkusioa [PDF]
- Saxo altua 1ª [PDF]
- Saxo altua 2ª [PDF]
- Saxo baritonoa 2ª [PDF]
- Saxo tenorea 1ª [PDF]
- Saxo tenorea 2ª [PDF]
- Tronboi 1ª y 2ª [PDF]
- Tronboi 3ª y 4ª [PDF]
- Tronpa 1ª y 2ª [PDF]
- Tronpa 3ª y 4ª [PDF]
- Tronpeta 1ª [PDF]
- Tronpeta 2ª [PDF]
- Tronpeta 3ª [PDF]
Musika Bandari buruzko informazio gehiago lotura honetan:
Entzunmusika
Banda
Banda eta Danborrada
Danborrada
Danborrada eta Infanteriako konpainiak
kornetina
Danborrada
Musika Banda bezala, Danborrada ere goizeko 6etan hasten da Junkal elizan Danborradaren Diana joz.
Gero beste diana batzuk jotzen dira zenbait tokitan, eta azkena kantineraren etxean; eta han, konpainiak kantinera hartu eta Urdanibia plaza aldera joaten dira San Martzialeko Himnoaren doinuez; plazan, gainerako konpainiekin elkartu eta Arrankada hasteko prestatuko dira.
Une hori iristen den arte Kapitainei dei egiten zaie Alardea hasi aurretik azkeneko aginduak emateko.
Agindu Kornetinak jotzean hasiko da Alardea Arrankadarekin. Konpainia guztiak San Juan plazarantz joango dira musika hori txirula eta danborrez joz.
Jenerala plazara heltzean, Danborradak eta Atxero ilada batek Bidasoa konpainiari Udaletxera lagunduko diote Hiriko Banda jasotzera Tteiroren doinu artean.
Ondoren, hiru deskarga egiten dira. Azkenekoaren ondoren, Jolo jotzen hasten dira. Danborradak eta Musika Bandak doinu horiek goizeko alardea amaitu arte joko dituzte, elizako igoeran izan ezik, orduan, Danborradak eta gainerako konpainiek berriz ere Elizako igoera jotzen baitute.
Arratsaldean, Arrankadarekin hasiko du Danborradak Alardea, eta Sarjia eta San Martzial karriken artean Rataplán jotzen hasiko da Bandarekin batera Junkal elizaraino.
Handik, eta “Elizako igoera” joz, berriz ere Rataplánen txanda etorriko da Fermin Calbeton kalean, eta hori joko dute Bandarekin batera San Juan plazaraino.
Deskarga bakoitzaren ondoren, bi Bandek izen horixe duen, "Deskarga", alegia, pieza joko dute, eta kornetinak jotzean geldituko dira.
Bandera ematerakoan, Danborradak Bidasoa Konpainiari Tteiro doinuaz lagunduko dio eta konpainiak guztiek plaza uzten duten bitartean, Fagina joko da Musika Bandarekin batera.
Amaitzeko, Danborrada kantineraren etxerantz joango da San Martzialeko Himnoa joz.
Danborradari buruzko informazio gehiago lotura honetan:
Danborrada eta Infanteriako konpainiak
Goizeko martxak: Arrankada - Himnoa - Elizako igoera – aldaketa (F. Calbeton kalea) - Himnoa
Arratsaldekoak: Arrankada – aldaketa (Sargia kalea) - Himnoa - Elizako igoera – aldaketa (F. Calbeton kalea) - Himnoa
- Danborradaren Diana [PDF]
- Arrankada [PDF]
- Himnoa [PDF]
- Tteiro [PDF]
- Elizako igoera [PDF]
- "Que no nos vamos a casa..." [PDF]
Infanteria Konpainiak
Alardearen infanteria guztiek beren musika banda dute; txibilitoek, erredobleek eta partxeek osatzen dute banda hau.
Konpainia horiek jotzen duten musika San Martzial Himnoa da. Kantinera jasotzen denetik Alardea amaitu arte entzungo da himno hori, goizeko eta arratsaldeko Arrankadan eta goizeko zein arratsaldeko "elizako igoera" ibilbidean ezan ezik.
Arrankadan eta "elizako igoera" ibilbidean aldaketa egiten da, eta San Martzial Himnoa jotzen da ibilbidearen toki jakin batzuetan, konpainiako kapitainak txibilitoen, erredobleen eta partxeen kaboari ohartarazi ondoren.