Nahiz eta hirigunetik urrutien dagoen auzoetako bat izan, ekainak 30 guztietan kaleak musika eta kolorez betetzen ditugu goiz-goizetik.
Lehenengo pausoetan, gure kantinera San Martzial kaleraino eramateko poza da nagusi, eguna ofizialki hastera doa. Kalea jendez gainezka ikusteko zirrarak bidea motzagoa bilakatzen du.
Guztiok elkarrekin desfilatzen, gizonak eta emakumeak, txilibitu eta danborren musikarekin pausoak markatuz, Anaka kalea pasa ondoren Kolon Pasealekura iritsi ohi gara, irribarrea ezpainetan eta gorputz guztian inurridura sentituz. Pozik goaz Alardea osatzen duten beste kideekin elkartzera.
Urdanibia Plazan gainontzeko konpainiekin bat egiten dugu kornetinaren hotsak hasiera noiz markatzen duen itxoiteko. Alardea hasi ondoren, San Martzial kalea igotzen hasten gara emozioz beteriko egun hortaz disfrutatzeko.