alarde publikoa

Meaka • Logo de facebook Logo de instagram

Meaka
Banderatxoa

Aspaldian jende askoren ahotan zebilen Meaka auzoko konpainia sortzearen ideia. Bereziki auzoari lotuta gaudenok sentitu izan dugu horren nahia eta beharra. Nahiz eta Meaka Irungo antzinako lau auzo zaharrenetarikoa izan, ez baitu gaur arte tokirik izan konpainia gisa alarde parekidean.

2025eko ekainaren 30ean, ordea, egoera horri amaiera emango diogu. Irungo kaleak ilusioz beteta zeharkatuko ditugu Alarde Parekidean Meakak lehenengo aldiz konpainia gisa desfilatuko duelako. Eta hala, aurrerantzean, belaunaldi berriek euren auzoko konpainian parte hartzeko aukera izan dezaten bermatuko dugulako.

Konpainian gaude Meakan bizi direnak, bizi izan direnak edota auzoarekin nolabaiteko lotura dutenak, jadanik beste konpainia batzuetan urteak desfilatzen daramatzatenak nahiz lehenengoz parte hartuko dutenak. Denok gogotsu gabiltza lanean berdintasunaren bidean aurrera pausuak ematen jarraitzeko konpromiso irmoarekin, jaiak guztiok elkarrekin goza ditzagun, inor baztertu gabe.

Eta noski, gonbidapena luzatzen dizuegu datorren ekainean gurekin jaietan parte hartu nahi duzuen guztiei.

Gora Meaka, gora Irun eta gora San Martzial!

Oharrak

2026ko kantinera aukeratuta: Idoia Armezaga Sanz. Zorionak!!


Entseguak: Konpainien entseguei buruzko informazio guztia web lotura honetan.

29ko Arma ikuskatzea: Konpainien ordutegiei buruzko informazio guztia web lotura honetan.

San Matzial eguna: Konpainien ordutegiei buruzko informazio guztia web lotura honetan.

Kantinerak

MEAKA 2026

Meaka

Idoia Armezaga
Sanz

MEAKA 2025

Meaka

Naiara Pardo
Wöppelmann

Harremanetarako

Kontsulta bat egin nahi baduzu bete ezazu formulario hau.

OHARRA: izartxoa (*) duten eremuak derrigorrezkoak dira.

 Lege-oharra irakurri eta onartzen dut*

Agintariak 2025

KAPITAINA

Meaka

Nagore Olaskoaga
Alsua

TENIENTEA

Meaka

Nerea Pino
Rivas

ALFEREZA

Meaka

Anne Gómez
Amiano

BANDERATXOA

Meaka

Amaia Pino
Rivas