Alardearen figura garrantzitsuenetako bat da kantinera. Bakarra da konpainia bakoitzean eta konpainiako leku berezi batean desfilatzen du. Danborradan eta bandan hasieran ateratzen dira ondoan laguntzaile bat dutela. Infanteriako konpainietan, danborren eta eskopeten artean, bi laguntzailerekin. Sarjentuarekin eta kaboarekin.
Maiatzaren lehen hamabostaldian egiten da, hautagai guztien artean egiten den zozketa baten bitartez. Lehenik, zalditeriakoa aukeratzen da. Geroagoko egunetan, gainerako konpainiak.
Apirilaren erdialdean egiten dira hautagaientzako deialdia. Hauek prentsaren bitartez, web orrialdean edo konpainietako postetan iragartzen dira.
Nahi duten neska guztiek aurkeztu ahal dute. Hautagaiek berek egin ahal dute aurkezpena, edo haiek aurkezten dituen beste pertsona batek. Horretarako, eta konpainiaren arabera, honela egin ahal dute:
Aurreikusitako datan, konpainiako kide guztiak biltzen dira, eta aurkeztutako hautagai guztien arteko zozketaren bidez egiten da hautaketa.
Hortik aurrera, Kantineren Batzordea lanean hasiko da.
Alde batetik, kantinera eta agintari izandakoek, eta, bestetik, horren beharrak ezagutzen dituzten kantineren amek osatzen dute batzordea.
Beharko dituzten osagarriak (banda, abanikoa, belarritakoak, eskularruak eta abar) non lortu ahal dituzten jakinarazten zaie. Jantziaren eta boten probak egiten dizkiete eta kupelatxo bat ematen zaie.
Batzordeak egutegi bat prestatzen du komunikabideetan (irratia, telebista eta prentsa) aurkezteko. Argazkiak atera eta eduki ahal dituzten zalantza guztietan laguntzen dizkiete.
Baina, batez ere —eta hau oso garrantzitsua da—, alaitasuna, ilusioa eta kemena ematen zaie.