alarde publikoa

Alardea nola antolatzen da

San Martzial egunean Irunen ospatzen den alardea, hiritarren ospakizunik garrantzitsuena da. Jai izaera izan arren, erritual eran ospatzen da denboran (urterokoa, ekainaren 30etan) eta lekuan ( udal-barrutian) erkidegoaren iraunkortasunaren ikur bait da.

Koreografi konplexu baten bitartez ospatzen da, honen funtzionamendu zuzenak partaideek arropa, musika eta mugimenduan daukaten errespetuan datza, goizez, arratsaldez eta bezperatako egunetan.

Kantineren aurkezpena

Ekainaren 28a. Kantineren aurkezpena

20:00tan Urdanibia plazatik segizioa Junkal plazatxora abiatuko da. Jarraian aurkezpen ekitaldiak hasiko da.

Kantinera zapata eta soineko txuriz, mototsa “moño”, txapela gorri, bandaz jantzi behar du, gainontzekoak txapela gorriz.

Ekainaren 29a. San Pedro. Arma ikustatzea

Arma ikustatzea

Konpainiak Jenerala datorren tokira begiratzen formatu beharko du, hau iritsi bainon 5 minutu lehenago. San Martzial himnoarekin egingo diote harrera. Behin konpainia ikuskatu eta gero, Jeneralak banderatxoa asketzean eta eramailearen eskopetan barneratzen duenean ematen du oniritzia.

Kantinera zapata eta soineko txuriz, mototsa “moño”, txapela gorri, bandaz jantzi behar du, gainontzekoak txapela gorriz. Kapitainak, tenienteak eta alferezak sablea eraman beharko dute, tropak escopetak eta txapela gorria.

21:00tan Urdanibia plazan “Moskun”, Banda eta Danborradaren ensegua izango da.

 

Ekainaren 30a. San Martzial eguna

Goizez

Konpainia eta unitate ezberdinak ohiko lekuetan elkartuko dira, kantineraren bila joateko eta gero Urdanibia plazara (Moskura) abiatzeko, Alardea elkartzeko ezarritako lekura.

Arrankada

Konpainiak eta unitateak behin plazan sarrera egin eta gero, dagokien lekuan kokatuak, kapitainak eta buruzagiak Komandanteari berriak ematera abiatuko dire. Aurrekoa guzia burutu eta gero, Kapitaina edo buruzagia berriro konpainian edo unitatean aurkitzerakoan “rompan filas” aginduko du.

Irteera ofiziala baino ordu laurden lehenago, Komandanteak, “Kapitanei deia” egitea aginduko du, honekin agintari ezberdinak elkartuko dira azken aginduak jasotzeko eta Alardeari hasiera emateko. Komandantea falta ezkero, haren agintea zalditeriako kapitainak hartuko du eta alaber hau faltatu ezkero Bidasoa konpainiako Kapitaina izango litzateke. Arrankadaren ordua ukiezina da, Konpainiaren bat faltatuko balitz hau gabe hasiko litzateke Alardea, hurrengo elkarteratze lekuan bildu daiteke, San Juanen edo Junkal elizako plazatxoan.

San Juan plazaruntz abiatuko da Alardea San Martzial karrikan zehar eta konpainia guztiak Arrankada izena hartzen duen doinuarekin igo beharko dute, San Juan plazan Konpainia burua dagokion tokian kokatu arte, momentu horretan doinua jotzeari utziko dio plazan beste Konpainia bat sartzen hari denez bien arteko oihartzunak eta nahasketak saiesteko.

Recoger la bandera

Jenerala indar guztien ardura hartuko du aldez aurretik kapitainei deia eginez. Honek Herriko banderaren gehitzea aginduko du berezko eskubidea Bidasoa konpainiak duelarik, lau Hartxerok eta Danborradak TEIROa joz lagunduko dute. Herriko Bandera gehitu eta gero, Jeneralak Infanteriako deskarga bat aginduko du.

Jarraian, indar guztiak Junkal elizara abiatuko dire, Eliza eta Eskoleta karriketatik, Konpainiek Junkal elizako plazatxoan sarrera egin arte jo behar duten doinua San Martzial himnoa izango da. Konpainiak dagokien lekuetan kokatuko dire, Bandak eta Danborradak jotzen duten JOLO doinuarekin batera, indar guztiak plazatxoan sartu arte.

Ohiko deskargak eta gero Alardeak aurrera jarraitzen du ELIZAKO IGOERA izena duen marcha joaz plazatxotik ateraz, aldapa igo eta Fermin Calbeton kalea hasten den unean, bandako kaboak bai txilibitu eta danborrak ikuskatzen dituenean, doinu hau eten eta berri bat hasi beharko dute, San martzial ereserkia hain zuzen ere, iada ez da inolako doinu aldaketarik egingo Jenaro Etxeandia plaza, Foru kalea, Kale Nagusia, San Martzial, Sarjia, Larretxipin zehar eta Ama Xantalen karrikan bukatu arte.

San Martzial ermitan egiten den Zinaren betetzera Jenerala, Estatu nagusia, lau Hartxero eta koparalburua, Kapitainak, tenienteak, Kantinerak, Sarjentuak, Kaboak, anderatxoak eta Bidasoa Konpainiako dozena bat doldadu joan beharko dute gutxienez.

Colon Ibilbidea

Arratsaldez

Alardearen aurretik egiten den arratsaldeko Kapitainen deia 17:15etan izango da Hospitale zaharreko sarreraren aurrean.

17:30tan alardeari hasiera emango zaio Arrancada doinua joaz Kontrakalea, Zeharkarrika, Larretxipi eta Sarjia, Aldabe elkartearen parean gutxi gorabehera doinu aldaketa egingo da, San Martzial ereserkira hain zuzen ere, garrantzitsua da aldaketa hori hemen egite bai Txilibitoak bai eta danborrak ere Txilibitoen kaboa hoberen ikusten duten tokia bait da. Alardeak San Martzial karrika, Kale Nagusia, Jenaro Etxeandia plaza, Fermin Calbeton eta Eskoleta karrikatik igarotzen da Junkal elizako plazatxora habiatzeko, han Banda eta Danborrada Rataplan izeneko doinua jotzen egongo da Konpainia guztiak beren tokietan kokatu harte, jarraian ordenantze salba burutuko da.

Goizean bezalaxe, martxa berriro hastean Elizako igoera doinuarekin hasi eta Fermin Calbton karrikan San Martzial ereserkira egin go da aldaketa Alardea bukatutzat eman arte. Alardeak Jenaro Eteandia plaza eta Colon ibilbidetik jarraituko du Zabaltza plazan geldialditxo bat eginaz egin eta gero, Gipuzkoa hiribidea, Artaleku eta Kale Nagusitik igaroko da San Juan plaza arte. Jarraian Herriko bandera eta Konpainien banderatxoen ematea egingo da Udaletxeko arkupeetan Tteiro doinuarekin batera, goizean bezalaxe. Kaboak, arkupetatik igarotzean, banderatxoak jaso eta kiribildu egingo dituzte berriz ere plazara irten aurretik.

Banderaren ematea bukatutzat eman eta gero Jeneralaren aurrean Alardean parte hartu duten konpaini eta unitateen desfileari hasiera ematen zaio Fagina deritzon doinuareki batera.

Nola desfilatu

Konpainia
  • Bihurgunetan, Konpainiak, forma natural batetan sigi-saga egiten du.
  • Bira gutxien duen aldeak, urrats motzak eman behar ditu eta era berean bira handiena duenak urrats haundiak, modu honetan ilarako lerroak gal ez daitezen. “Derrape” efekturik gabe.
  • Jarraiako ilarak metro bateko tartea utziko dute. Konpainia geroz eta trinkoago badoa soinua hobeagoa da.
  • Formazioa oro ezker oinarekin hasten da.
  • Konpainiaren zabalera galtzadaren arabera dihoa. Partaideen artean tarte berdina mantendu behar da eta ilaran joan.
  • Txirularien kaboa konpainiaren erritmoa markatuko du. Honen eskubiko hiruak, lerroa mantendu behar dute.

Alardearen aurre-antolakuntza

Entrega de cartuchos

Kartutxoak

12 zenbakiko kartutxoak

Remingtonerantzat 20 zenbakiko kartutxoak

 

Zaldiak

Zalditeriako eskolta, Artilleria eta estatu nagusia arduratuko dira zaldi eta mandoen kontratatze, aseguru eta garraioaz Alarde eta arma ikuskapenerako burutze zuzenerako.

Zaldiak

Kanoiak

Kanoien erabilera zuzenaren ardura Artilleriako Kapitaina eta haren laguntzailearena da. Alardeko batzordea izango da urtean zehar kanoien matenimendu eta gordetze zuzenaren arduraduna.

Kanoiak

Bolbora - Sutauts

Alardeko batzordea arduratuko da beharrezko bolbora edo/eta sutautsaren erosketa eta garraioaz, nola bere zaintza eta babesaz suntsituak izan arte

Agintriak

Agintarien aukeraketa

Komenigarria da konpainia eta unitate guzietako agintariak apirileko azken asterako autatuak izatea. Postu baterako hautagai bat baino gehiago egongo balira zozketa eginez aukeratuko da.

Konpainiak eta unitateen materiala

Kapitainaren ardurakoa da konpainiako materialalen zaintza. Banderatxo, sable......

Kantinera

Kantineren aukeraketa

Maiatzen 3aren iguru izango da aukeratu Zalditeriako Kantinera. Jarraian gainerako Konpainia eta unitateak hasiko dira. Kantineren aukeraketetarako azken eguna maiatzeko azken aurreko ostirala izango da. Hautesle bat binon gehiago egongo balira zozketa bidez izango dira aukeratuak.

Kantineren arropa eta botak

Behin Kantinera aukeratua izan delarik, Konpainiako bakoitzeko kapitaina da Kantinera arropaz arduratzen den pertsonarekin harremanetan jarri behar duena, honen neurriko jantzi egokiena eskuratu ahal izateko.

 

Buletinen ematea

Agintarien batzordeak maiatzaren azken egunean ospatzen duen bileran, konpainia eta unitate bakoitzari dagokion buletinaren entrega egingo zaio, beteta eta sinatuta.

Bileren ordutegiak

Alardeko Batzordearen lehenego bileran finkatuko dire ordu eta leku egokienak San martzialeko alardearen antolakuntza egokia prestatzeko behar diren bileretako.

Enseguak

Infanteriako konpainien enseguak

Konpainia bakoitzak martxa ezberdinen gauzatze zuzenerako behar dituen enseguak egingo ditu. Kapitainak Agintarien batzordeari burutu behar diren ensuguen daten berri eman behar du, gehienez ere hiru izango dira. Konpainia bakoitzeko agintariak enseguak gaueko 12tan bukatzearen arduradunak izango dire.