Argitalpenak
Bandaren partiturak
Lotura honen bitartez jeitsi dezakezu.

Ikuskizun tristeak: emakumeak eta Irungo eta Hondarribiko Alardeak
Egilea: Margaret Bullen. Emakumeek jaietako arma alardeetan parte-hartzearen inguruan sortutako gatazkak ikuskizun triste ugari eragin ditu polemika piztu zenetik hona: indarkeria, eztabaidak, eta ostrazismoa emakumeei kantinerarena ez den beste paper batean parte hartzeko aukera eskaintzearen aldeko pertsona ororentzat. Azterketa honen bitartez ulertu nahi da zergatik erefusatzen duen biztanleriak errai-erraietatik berdintasunean parte hartzeko eskaria, ematen diren argudioak aztertu nahi dira eta benetan korapilatsua den errealitate sozial honetan inplikatuta dauden pertsonen arrazoiak, iritziak eta emozioak ulertu nahi dira.

Bidasoako Alardeak: hiria versus herria
Gorka Moreno soziologoa eta Xabier Kerexeta historialariaren kordinaziopean autore desberdinek alardearen aspektu ezberdinak jorratzen dituzte.
Internet bidez irakurri dezakezu edo eta PDF formatuan jeitsi lotura honetan

Harri Magikoak
Mertxe Trantxe eta Arantxa Zabala zuzendutako film laburra. Aldarrikapenarekin bat egiten joan diren pertsonen adore zibikoaren eta emakumeen borrokak utzitako arrastoaren ospakizuna.
Lotura honen bitartez ikus dezakezu.