alarde publikoa

Alardearen historia: sarrera laburra

San Martzial alardea egiteko arrazoia zein den aldatu egin da urteetan zehar; izan ere, boterean izan diren ideologia nagusiak aldatuz joan diren adina aldiz aldatu da ideia hori. Horrela, frankismo garaian, adibidez, frantsesen aurkako “garaipen espainiar peto-petoa” ospatzen zen. Aldiz, 80ko hamarkadan alardea foru-milizien oroitzapena zela zabaldu zen. Garai bakoitza alardearen sorrera zein zen egokitzen saiatu da, garaikideen onespena izan dezan.

Ika-mika hori albo batera utzita, badirudi idazle gehienek onartzen dutela 1881 urtetik aurrera alardea berritu eta folklorizatu egiten dela, azkeneko guda karlistaren ondorioz, eta aitortutako helburu batekin, alegia, turistak hirira etortzea alardearen ikusgarritasuna erakarrita.

Alarde 1935
Alarde 1935. © CC BY-SA: Kutxa fototeka. Argazkia: Ricardo Martín

 

Alarde berri hori erritualizatu egiten da, pixkanaka finkatzen ari da, gizarte-mailan geruzatzen da, eta ezkutuko hainbat esanahi hartzen ditu, oso finak, baina garrantzitsuak, edozein irundarrek ezagutzen dituenak, baina definitzen zailak direnak.

Hala ere, 1996. urtean emakumeak sartzen saiatu ziren Alarde hura deskribatzen saiatu gaitezke, urte hartatik aurrera sortutako hainbat gatazka paraleloak ulertzen lagungarri izan baitaiteke (ordutegia eta ibilbidearen inguruko liskarra, esate baterako),

Alardea artxeroen eskuadrarekin hasten da, unitate berezia, itxura bikaineko gizonak osatuta - altuera nahitaezko baldintza da bertan parte hartzeko - eta zangak irekitzeko tresnak eramaten dituztenak. Kantinerarik gabeko unitate bakarra da hau, eta kapitaina izan ordez, kaboa du; unitate honen kideek ez dute Alardeko aurreko egunetan entsegurik egiten, eta osatze-ordena eta unitatean sartzeko prozedura sinboloz beterik daude. Bertako kidea izatea ohore handia eta sinbolikoa da.

Alarde 1935
Bidasoa • Alarde 1935. © CC BY-SA:Kutxa fototeka. Argazkia: Ricardo Martín

 

Ondoren, Danborrada, Musika Banda eta Zalditeria datoz, Jeneralaren lau laguntzaileekin batera. Hortik aurrera, infanteriako konpainiak - historikoki zenbakia aldatu da, baina 80ko hamarkadatik 15 dira-, komandantearen agindupean, eta denek barne-estruktura berarekin: kapitaina buruan, ofizialak eta ofizialordeak; konpainiaren bandak ematen dio hasiera desfileari, txirulari, erredoble eta danborrak osatuta.

Jarraian kantinera dator, konpainian dagoen emakume bakarra, bi senide edo lagun bere alboan doazela, eta horien ondoren, armak daramatzaten kideak. Konpainia horietako bat, Bidasoa, hain zuzen, berezia da, hiriko bandera eramaten du eta.

Horien atzetik, Artilleria unitate bat. Kantinera zaldi gainean doala -1952. urtera arte kainoiaren aurreko trenaren gainean zihoan-.

Artilleriaren atzetik -emozioei dagokienez badirudi hor bukatzen dela alardea- udalbatza (edo kabildo sekularra), eta 80ko hamarkadara arte, eliz-kabildoa.

Alarde 1935
Artilleria • Alarde 1935. © CC BY-SA: Kutxa fototeka. Argazkia: Ricardo Martín

 

1996. urteko alarde hura, eta horren aurretik egin zirenak, ekainaren 30eko goizeko 8:15ean, gutxi gorabehera, atera ziren Urdanibia Plazatik (ordu hau partaide-kopurura egokituz joan da, derrigorrezkoa baita Jenerala San Juan Plazan goizeko bederatzietan sartzea). San Martzial egunaren bezperan, Jeneralak, zalditeriak lagunduta, tropak ikuskatu ditu konpainia bakoitzaren auzoan, eta aurreko egunetan, konpainiek entseguak burutu dituzte hiriko kaleetan barrena. Egia esateko, ekainaren 20tik aurrera kaleetan dago Alardea, eta ez da soilik ekainaren 30eko ekitaldi nagusia.

Beraz, 8:15ean Arrankada egiten da, tentsio emozional handiko unea; ibilbide motz baten ondoren, San Juan Plazara iristen da Alardea, bertan, tropak elkartzen dira Jeneralaren zain. Troparen ardura hartzen duenean, Jeneralak ohorezko deskargak egiteko agindua ematen du eta kabildo sekularrak -hau da, zinegotzien jarraigoak- elizarantz doan troparekin bat egiten du. Bertan, berriro elkartzen dira tropak eta deskargak egiten dituzte, eta elizako kabildoak egiten zuen bat Alardearekin - 80ko harmakadatik ez dute Alardean parte hartzen, Elizaren ustez jaia behin betiko sekularizatu egin baitzen.

Orain Alardea osatua dago, eta San Martzial baselizarantz doa, 1522. urtean Aldabe mendateko gudua zela eta egindako botoa betetzeko asmoz. Hala ere, Alardeko partaideetako batzuk baino ez dira mendian egiten den mezetara joaten, gainerako guztiek mendiaren behean hausten dituzte lerroak, Ama Xantalen Ermitan.

Arratsaldeko 18:00etan, Alardeak alderantzizko ibilbidea egiten du, nahiz eta 80ko hamarkadatik, desfilea hiriaren zabaltzan barrena igaro.

Hau da, gutxi gorabehera, 1997. urtera arte Irunen gertatzen zena ekainaren 30ean


Liburuaren atala
Liburuaren atala

Informazio guztia "Los Alardes del Bidasoa: Pueblo versus ciudadanía" liburutik atera da. Artikulu osoak irakurri eta behera kargatu ahal dituzu hemendik.

Hortaz, fenomenook ulertzeko tenorean, “historiara" jotzea, besterik gabe, ez litzateke nahikoa. Horrexegatik gonbidatzen dugu hartan sakondu nahi duen oro irakurtzera UEUk 2005ean paperean (ISBN: 84-8438-066-1) eta berrikitan on line argitaratu duen Gorka Moreno soziologoak eta Xabier Kerexeta historialariak koordinatutako “Bidasoako alardeak: Herria versus hiria". Bertan, artikulu banatan, zeinek bere espezialitatean, unibertsitateko tituludunek sarrera, antropologia, historia, Alardeen bilakabidea, gatazkaren kronika, zuzenbidea, soziologia eta kazetaritza jorratzen dituzte, Anjel Lertxundi idazlearen gogoetak buruturik. Haren kontsulta libre da; baina osorik edo zatiren bat erreproduzitu nahi izatera, artikulu bakoitzaren egilearen baimena beharrezkoa da, zorrotz@terra.es helbide elektronikoaren bitartez eska daitekeena.

issuu

Gorka Moreno (doktorea soziologian, Euskal Herriko Unibertsitatea): Los Alardes del Bidasoa: La confrontación entre pueblo y ciudadanía.
PDF behera kargatu

issuu

Margaret Bullen (doktorea antropologian, Euskal Herriko Unibertsitatea): Derechos Universales o especificidad cultural: una perspectiva antropológica.
PDF behera kargatu

issuu

Xabier Kerexeta (lizentziaduna historian, kultur ondarearen kudeatzailea): La Historia, a merced de la Tradición: El caso de los Alardes del Bidasoa.
PDF behera kargatu

issuu

Mercedes Tranche (lizentziaduna Zuzenbidean, emakumeen literaturan eta tokiko historian aditua): Algunas claves sobre la Historia del Alarde: Guía para comprender el conflicto.
PDF behera kargatu

issuu

Mercedes Tranche (lizentziaduna Zuzenbidean, emakumeen literaturan eta tokiko historian aditua): La participación de la mujer en el Alarde: Historia de un desencuentro.
PDF behera kargatu

issuu

Garikoitz Lekuona (lizentziaduna Zuzenbidean, udal idazkaria): El derecho a la participación en el Alarde, sea público o privado.
PDF behera kargatu

issuu

Gorka Moreno (doktorea soziologian, Euskal Herriko Unibertsitatea): Los Alardes del Bidasoa: Una gestión política errónea y perversa.
PDF behera kargatu

issuu

Edurne Irigoien (doktorea soziologian, Madrilgo Auzo Elkarteen Eskualdeko Federazioko prentsa arduraduna): La construcción discursiva del conflicto del Alarde por los medios de comunicación.
PDF behera kargatu

issuu

Angel Lertxundi (idazlea): Porque no me es ajeno.
PDF behera kargatu