alarde publikoa

Alarde modernoaren sorrera. 1919-1936

Konpainien, kantineren, musikaren eta abarren egitura 1881ean sortzen da bi helburu garbirekin: turismoa erakartzea eta tradizio bat biziberritzea; izan ere, kabildo eliztarraren eta sekularraren prozesioa ohorezko eskolta armatu batez laguntzeko tradizioa egiteari utzi zitzaion Gerra Karlistaren ondoren.

Lehen garaietan, desfile sortu berriak ez zegoen batere hedatua garai hartako argazkietan eta prentsan islatzen den bezala; gainera, inauteria eta txingotekeria hitzez kalifikatu zuen garai hartako prentsak.

1914an bertan behera utzi zen Alardea Lehen Munduko Gerran borrokan dabiltzan ondoko herriko auzotarrekiko begirunezko keinu gisa. Gerra bukatu ondoren, badirudi alardeari ekin behar ote zitzaion zalantza sortu zela. Orduan, gizartearen eta ekonomiaren mailan pisu handia zuen bertako intelektual talde batek "El Alarde” egunkaria fundatu zuen alardeari ekiteko xedearekin.

El Alarde • 1919-03-16

Udal Artxiboa. Irun.
El Alarde 1919-03-16

El Alarde • 1919-03-30

Udal Artxiboa. Irun.
El Alarde 1919-03-30

El Alarde • 1919-04-13

Udal Artxiboa. Irun.
El Alarde 1919-04-13

El Alarde • 1919-04-27

Udal Artxiboa. Irun.
El Alarde 1919-04-27

Egunkari horretan lehen aldiz agertu zen harreman garrantzitsu bat: Alardea eta politika. Harreman hori lehen aldiz islatu zen sinadurarik gabeko “No hay tal maniobra política(El Alarde, 1919/03/30) goiburuko artikulu batean. Bertan, egunkaria sustatzen zutenek beraien burua defenditzen zuten Alardea egiteko aitzakiarekin azpijoko politiko bat egin nahi zutela leporatzen zieten horien aurrean. Bigarrena ikaragarri esanguratsua da soziologiaren ikuspegitik: “Sabemos que los amos oficiales de la ciudad comulgan en las mismas ideas que esa minoría de intelectuales a que aludimos al principio" (El Alarde • 1919-02-01).

Baina beste gorabehera politiko batzuk ere islatu ziren Alardean. Adibidez, Errepublikaren helduerarekin berebiziko garrantzia hartu zuen erlijio gaiak. Errepublikak ateak ireki zizkion Alardearen sekularizazio prozesuari. Elizarentzako diru-laguntzak kentzen dira eta, era berean, programa ofizialetik kanpo geratzen da San Pedro eguneko meza.

Baina, bestela esaten bada ere gorabehera politiko ia guztiak islatu dira Alardean. Horrela, Errepublikaren etorrerarekin erlijioaren arazoa lehen mailara pasa zen hori zela eta, instituzio eta ohitura asko berriro aztertu eta zalantzan jarri ziren. Sekularizazio errepublikanoaren prozesua jaira ere iritsi zen, kontuan izanik agintari zibil errepublikanoen presentzia erlijio ekintzetan debekatzen zuela Konstituzioak. Horrela, San Pedro eguneko meza programa ofizialetik kanpo geratu zen eta desfilean Erlijio Kabildoaren presentziaz eztabaidatu eta bozkatu zen 1933ko ekainaren 7ko akta. Polemikaren oinarrian, erlijio arazo larritik harago, jaiaren kontrola lortzeko borroka zegoen “Nicéforo Buscapiés” Luis Rodríguez Rodríguezek prentsara jaurtikitako ideia ugarietan (El Bidasoa, 1932/06/11) konprobatu ahal den bezala. Antolatzaileen ustez Udala etengabe sartzen zen Alardearen kontuekin eta desfilea Udalarekin kontatu gabe antolatuko zutelako mehatxua ere egin zuten (Irun Republicano, 1932/07/09). Hori dela eta, 1932 eta 1933an, tentsio handiko uneak bizitu zuen hiriak ekainaren azken egunetan.

1936ko Alardeak bizitu zuen hirugarren polemika Nicolas Guerendiain Jeneralaren garrasia izan zen. Kontzejal errepublikarra geroago fusilatu zuten. Gerendiain behin bakarrik izan zen jenerala eta bere marka ezarri zion desfileari. gora Espainia eta gora Irun “tradizionalen" ordez, “Gora errepublika” eta “gora San Martzial laikoa” oihukatu zuen (Diario Vasco. 1936-07-01) . Oihuak eztabaida zabala eragin zuen tokiko eta probintziako prentsa eta gatazka garratza bilakatu zen. Hori guztia gizartean zegoen zatiketa orokorraren adierazleak baino ez ziren izango, kontuan izanik handik egun batzuetara egoera gerra-gatazka bilakatu zela.

Nicolás Guerendiain
Erdian, Nicolás Guerendiain 1928.

Baina, ze Alarde mota da hitz egiten ari garen 1919tik 1936ra bitarteko Alarde hori?

1919an intelektualek emandako bultzadak ordura arte ez zeukan onargarritasun marka bat eman zion, batez ere burgesiaren mailan, baina jai jendetsua izatetik urrun zegoen (zazpiehun bat parte-hartzaile, aldeko urteetan). Protagonistek ere ez dute gaur egun duten oihartzun mediatikoa; Jeneralaren izena aipatzen da bereziki, baina ez kantinerena. Uniformearen jarraipena oso desberdina da eta kantineren kasuan etengabeko aldaketak eta berrikuntzak sartzen dira.

Konpainia guztien arteko gizarte-mailako banaketa ez da etorkizunean izango dena bezain nabarmena. Badirudi zatiketa marra bat dagoela baserriaren eta hiriaren artean. Konpainia batzuk hiritar peto-petoak dira (“Gastadoreak dira hiri-erdiguneko mutil ederrenik ederrenak.  Oso gutxitan sartzen da baserritar bat lau ilara horietan. El Alarde, 1919/03/30). Beste marra banatzaile bat dago emakumeen artean, kontrakoa; kasu horretan hiriko andereñoak dira moralaren ikuspegitik ongi ikusten ez dutenak nor bere burua kantinera gisa nabarmentzea eta, beraz, rol hori jatorri sozio-ekonomiko apaleko emakumeentzat erreserbatuko da garai hartan.

Udalari dagokionez, badirudi Alardearekin duen lotura bakarra aurrekontua eta Jenerala izendatzea dela, baina ezinbestekotzat jotzen da: El Ayuntamiento y nadie más que el Ayuntamiento debe hacer el Alarde" (El Alarde, 1919/03/30).

Sustapen Batzordearen bidez antolatzen da Alardea jaietako gainerako programa bezala, eta barruko antolamenduaren zatirik handiena dagokion Jeneralaren eskura uzten zen. 1919tik bilakaera bat ikusi ahal da. Kezka bat antzematen da ikusgarritasuna eta ordena egokia lortzeko. 1926an idatzi ziren Sustapen Batzordeak “kapitainei zuzentzen zizkieten instrukzio batzuk” eta han agertzen da Alardearen antolatzaileek betidanik izan duten obsesioa: tiro solteak.

Alarde 1935
Zalditeria • Alarde 1935 © CC BY-SA: Kutxa fototeka. Argazkia: Ricardo Martín

1931n berrikuntza garrantzitsu bat gertatu zen. Sustapen Batzordeak egindako irizpen batean, gastuak beraien gain hartzeko gomendatzen diete sortzen diren konpainia berriei. Dena den, Udalbatzak adostu zuen une horretatik aurrera Udalaren baimena beharrezkoa izango zela konpainia berriak sortzeko. Hau da, udalaren aldetik kontrola handiagotu zen Alardea antolatzeko, eta horrek izaera herrikoia murriztea zekarren, kontuan izanik konpainiak sortzea erabat libre eta bat-batekoa izan zela ordura arte.

Alardearen eta Udalaren arteko lotura indartzen zen

Alardearen mistifikazio eta mitifikazio prozesuaren hasiera ere antzeman da, jai eta turismo izaeraren kalterako. Hori ederki antzematen da Alardeari buruz agertu ziren olerkietan; haietan, “herriaren arima” eta nazionalismo folklorista batekin lotutako kontzeptu erromantikoak aipatzen dira.


Liburuaren atala
Liburuaren atala

Informazio guztia "Los Alardes del Bidasoa: Pueblo versus ciudadanía" liburutik atera da. Artikulu osoak irakurri eta behera kargatu ahal dituzu hemendik.

Hortaz, fenomenook ulertzeko tenorean, “historiara" jotzea, besterik gabe, ez litzateke nahikoa. Horrexegatik gonbidatzen dugu hartan sakondu nahi duen oro irakurtzera UEUk 2005ean paperean (ISBN: 84-8438-066-1) eta berrikitan on line argitaratu duen Gorka Moreno soziologoak eta Xabier Kerexeta historialariak koordinatutako “Bidasoako alardeak: Herria versus hiria". Bertan, artikulu banatan, zeinek bere espezialitatean, unibertsitateko tituludunek sarrera, antropologia, historia, Alardeen bilakabidea, gatazkaren kronika, zuzenbidea, soziologia eta kazetaritza jorratzen dituzte, Anjel Lertxundi idazlearen gogoetak buruturik. Haren kontsulta libre da; baina osorik edo zatiren bat erreproduzitu nahi izatera, artikulu bakoitzaren egilearen baimena beharrezkoa da, zorrotz@terra.es helbide elektronikoaren bitartez eska daitekeena.

issuu

Gorka Moreno (doktorea soziologian, Euskal Herriko Unibertsitatea): Los Alardes del Bidasoa: La confrontación entre pueblo y ciudadanía.
PDF behera kargatu

issuu

Margaret Bullen (doktorea antropologian, Euskal Herriko Unibertsitatea): Derechos Universales o especificidad cultural: una perspectiva antropológica.
PDF behera kargatu

issuu

Xabier Kerexeta (lizentziaduna historian, kultur ondarearen kudeatzailea): La Historia, a merced de la Tradición: El caso de los Alardes del Bidasoa.
PDF behera kargatu

issuu

Mercedes Tranche (lizentziaduna Zuzenbidean, emakumeen literaturan eta tokiko historian aditua): Algunas claves sobre la Historia del Alarde: Guía para comprender el conflicto.
PDF behera kargatu

issuu

Mercedes Tranche (lizentziaduna Zuzenbidean, emakumeen literaturan eta tokiko historian aditua): La participación de la mujer en el Alarde: Historia de un desencuentro.
PDF behera kargatu

issuu

Garikoitz Lekuona (lizentziaduna Zuzenbidean, udal idazkaria): El derecho a la participación en el Alarde, sea público o privado.
PDF behera kargatu

issuu

Gorka Moreno (doktorea soziologian, Euskal Herriko Unibertsitatea): Los Alardes del Bidasoa: Una gestión política errónea y perversa.
PDF behera kargatu

issuu

Edurne Irigoien (doktorea soziologian, Madrilgo Auzo Elkarteen Eskualdeko Federazioko prentsa arduraduna): La construcción discursiva del conflicto del Alarde por los medios de comunicación.
PDF behera kargatu

issuu

Angel Lertxundi (idazlea): Porque no me es ajeno.
PDF behera kargatu