alarde publikoa

Irun 1996-2016: 20. urteurrena

Alardearen gatazka eta Udala: elefantea aretoan

Orain arte ikusi dugun bezala, Irungo Udalaren jarrera emakumeak Alardean modu parekidean parte-hartzearen aurrean alderrai, partziala eta elektoralista izan da. Gainera, Udalak berak hartutako erabakiak ez ditu bete. Zalantzarik ez dago: hasieratik, edo behintzat, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako ebazpena emakumeen parte-hartzearen alde aditzera eman zenetik, Irungo Udalak joku demokratikoaren arauak defendatu izan balitu, eta pedagogia egin izan balu, oso bestelakoa zatekeen gaur egungo egoera.

Alardeak udal-hauteskundeak baldintzatzen zituen garaia pasa da. Horrek ia erabaki zuen gobernu-talde sozialistaren patua. Gaur egun inork ez du argi eta garbi hitz egiten gatazkari buruz, ezta alardeei buruz ere; gai hau elefantea aretoan bilakatu da: mundu guztiak ikusten du, nola ez ikusi?, baina inork ez du aipatzen. Edo modu zolian aipatzen da. Adibidez, 2015eko hauteskunde-kanpaina bukatu baino egun batzuk lehenago, PSOEk hauteskunde-publizitateko liburuska bidali zien herritarrei, eta bertan, behean ikusten dugun argazkia agertzen zen:

2015 Argazkiaren azpian, zera irakurri zitekeen: "Pertsonalitatea, identitatea eta ondarea".

Beste horrenbeste esan dezakegu jaien kartelak eta programei buruz. Programan agertzen diren argazkiak neutralak izan ohi dira, ez da argi ikusten zein alarderi egiten dioten erreferentzia bertan ikusi daitezkeen ezaugarriak: oinak, gorputzak, inoiz ez aurpegiak. Baina arretaz begiratzen badugu, zerbaitetaz konturatuko gara: horietako bakar bat ere ez da alarde mistoarena.

Aipatutako Berdintasun Arloa ez ezik, Irungo Udalak ez du arlo horretan pertsonal teknikorik.

Hauteskundea eta jaietatik harantz, alardearen inguruko gatazkak erakundearen organigraman ere badu eragina. Bertan, esate baterako, ez dago, ez berdintasun arlorik, ezta gai horretan aditurik. Gai hau "Esku-hartze komunitario"tik jorratzen da. Horregatik, Irungo Udala ez da Gipuzkoako ahalduntze eskola-sarearen partaide, nahiz eta ekimenen publizitatea egiteko momentuan sare horren kartelak eta koloreak erabili zilegi ez den moduan

Alardearen eragina agerian utzi zuen une bat, elefantea aretoan mugitzen, III. Berdintasun-Planaren elaborazioa eta onespena izan zen. 2013an parte-hartze prozesua jarri zen abian, eta bertan emakumeen elkarteek hartu zuten parte (denek ez ziren feministak, batzuk bai, beste batzuk, aldiz, ez). Asmoa: denen artean III. Berdintasun-Plana lantzea Irungo Udalerako. Elhuyarrek eraman zuen aurrera prozesu hura. Hainbat bilera egin ziren, eta bertan auziari behingoz heldu behar zitzaiola aipatu zen. Gatazkak luzeegi iraun zuela uste zuten parte-hartzaileek, eta bazen egoera konpontzeko aurrerapausuak emateko garaia, ondorengo belaunaldiek horrelako oinordetzarik hartu ez zezaten.

Behin saioak bukatuta, Elhuyarrek Planaren zirriborroa egin zuen. Zirriborro horrek 15 programa zituen, eta horietako batean emakumeak alardean modu parekidean parte-hartzearen inguruan sortutako gatazka konpontzeko aurrerapausuak proposatzen ziren.Udal Gobernuak (momentu hartan bakarrik PSE) zirriborro hura jaso zuenean, jaien inguruko puntua kentzeko erabakia hartu zuen. Erabaki hori hartzeko argudioa: gatazka denboraren poderioz konpontzen ari zela, eta ez zela beharrezkoa gaiari heltzeko atalik sartzea. Modu horretan, elkarte parte-hartzaileek egindako ekarpenak baztertzen zituen, baita udalak berak kontratatutako enpresak egindako diagnostikoa ere. Modu horretan, Planan, 14 programa baino ez ziren gelditzen.

Horren ordez, oso azaleko deskribapena egiten zen, udala estutasunean jartzen ez zuena, "hiriaren diagnostikoa" atalean. www.irun.org webgunean dago hori ikusgai, berdintasun atalean.

Egoera ikusita, 2014ko martxoan prentsaurrekoa egin zen gertatutakoa salatzeko. Prentsaurreko horretan Laura Gomez egon zen, orduko Foru Aldundiko Berdintasun Zuendaria. Udal Gobernuak ez zuen egindakoa zuzendu, are gehiago, biziki haserretu zen hiritik kanpoko erakunde bat eskua sartzen ari zelako.

El Diario Vasco (2014ko martxoaren 21a) • Foru Aldundiak eta Bilgune Feministak euren desadostasuna agertu dute III. Berdintasunerako Planarekin..

Noticias de Gipuzkoa (2014ko martxoaren 21a) • Irunek, bere Berdintasunerako Planan, Alardea "gaitzetsi" egiten du.

Gara (2014ko martxoaren 21a) • Jai parekideak Berdintasun Planetik kanpo ez uzteko deia Irungo Udalari.

Hitza (2014ko martxoaren 24a) • Berdintasun Planetik festa parekidearen atala ezabatu du gobernu taldeak.

El Diario Vasco (martxoaren 25a) • EB-Berdeak ez du "Alardearen gatazka gainditzeko neurririk gabeko Berdintasunerako Planik" onartuko.

El Diario Vasco (2014ko martxoaren 25a) • Bilduk "lotsagarri eta iraingarritzat" jotzen du Alardearen inguruko gatazka albo batera uzten duen Berdintasunerako Plana.

El Diario Vasco (2014ko martxoaren 25a) • Berdintasunerako Planaren inguruan Udalbatzaren gehiengoaren nahia errespetatzea eskatzen du Alkateak.

Noticias de Gipuzkoa (2014ko martxoaren 25a) • Santanok Alardearen aurkako "eraso mingarriak" etetea eskatzen du.

Gara (2014ko martxoaren 25a) • EH Bilduk Santano kritikatzen du Alardearen gatazkari irtenbidea bilatzeari bizkar emateagatik.

(2014ko martxoaren 26ko Osoko Bilkuraren "Eskariak eta Galderak" atala.)

Berdintasun Planaren onespena

Hilabeteak pasa ziren, eta uztaileko ohiko osoko bilkuran III Berdintasun Planaren onespena zen jorratu beharreko gaietako bat. 2014/07/30. Osoko Bilkuraren gai-zerrenda (PDF)

Denek zekiten propio kendu zuela gobernuak jaiei buruzko puntua planatik, baita alardearen inguruan sortutako gatazkari aurre egiteko ekimenak ere. Hala eta guztiz ere, osoko bilkurara eramateko oniritzia lortu zuen. Saioan bertan, bi taldek baino ez zuten ezabapena salatu (Bilduk eta Ezker Batua-Berdeak). Alabaina, azkenik III Berdintasun Plana onartu zen, elbarri. Aldeko botoa eman zuten PSE, EAJ/PNV eta PPk, aurkako botoa Bilduk eta Ezker Batua-Berdeak eman zuten.

(Berdintasunerako Plana eztabaidatu eta onartzen den atala).

Noticias de Gipuzkoa (2014ko abuztuaren 1a) • III Berdintasunerako Plana onartu du Irunek PSE, PP eta EAJ/PNVko aldeko botoekin.

Jose Antonio Santano Irungo alkatearen agerraldia Giza Eskubideak, Berdintasuna eta Herritarren Partaidetzarako Batzordean, Lur Etxeberria Iradi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, Irungo alardeen inguruan Udal Gobernuak oro har eta alkateak zehazki daukan inplikazioa eta jarrera azal dezan (2014-11-21).

2016: 20. urteurrena.

Hauek adibide batzuk baino ez dira, berrienak, Irungo eguneroko bizitzan alardearen inguruko gatazkaren eragina erakusten dutenak, modu isilean baina erabatekoan - elefantea!!!, elefantea!!!. Beste asko daude, txikiak nahiz handiak, lotsagabeak nahiz zoliak, hirian egiten diren ekimen kultural gehienengan eragina dutenak, iritzi-politiko bakoitzarengan, berdintasunari buruzko adierazpen-publiko bakoitzarengan: elkarte jakin batzuei lagatzen zaizkie lokalak, eta ez beste batzuei, korporazioa joaten den militarizatutako oroitzapen historikoak aitzakirik jarri gabe, sentsibleak diren arlotan izendapenak. Maila pribatuan, argi gelditzen zaio izendatutako pertsonari zeintzuk diren mugak, lore-eskaintzak, leku publikoak apaintzeko aukeratzen diren argazkiak, herri jakin batzuekin senidetzea proposatzea, eta, itxuraz bukaezina den, abar luze bat.

Alcalde Irungo Alkatea Udaletxeko balkoian "Betiko Alardeari" harrera egiten.
San Martzial mendian grabatutako bideoa. 2015. urtea.

Beharbada, jarrera horren erakuslerik hobesrena ekainaren 30ean izaten da, alkateak eta korporazioaren gehiengoak alarde baztertzaileari harrera egiten diotenean udaletxeko balkoian, eta aldiz, ez dute gauza bera egiten alarde mistoa iristen denean. Alarde horretan parte hartzen duten ehunka hiritarrekiko mespretxu hutsa da, baita horien familia eta lagunekiko. Zaila gertatzen zaie bat etortzea babesten ez dituen udal-erakundearekin, agurtzen ez dituen udal-erakundearekin, aintzat hartzen ez dituen udal-erakundearekin. Beste behin, elefantea ikusi nahi ez izatea da, festarekin jarraitu elefantea han ez balego bezala.

Baina hor dago, bai, bai, hor dago, eta handiagoa da egunetik egunera!


Liburuaren atala
Liburuaren atala

Informazio guztia "Los Alardes del Bidasoa: Pueblo versus ciudadanía" liburutik atera da. Artikulu osoak irakurri eta behera kargatu ahal dituzu hemendik.

Hortaz, fenomenook ulertzeko tenorean, “historiara" jotzea, besterik gabe, ez litzateke nahikoa. Horrexegatik gonbidatzen dugu hartan sakondu nahi duen oro irakurtzera UEUk 2005ean paperean (ISBN: 84-8438-066-1) eta berrikitan on line argitaratu duen Gorka Moreno soziologoak eta Xabier Kerexeta historialariak koordinatutako “Bidasoako alardeak: Herria versus hiria". Bertan, artikulu banatan, zeinek bere espezialitatean, unibertsitateko tituludunek sarrera, antropologia, historia, Alardeen bilakabidea, gatazkaren kronika, zuzenbidea, soziologia eta kazetaritza jorratzen dituzte, Anjel Lertxundi idazlearen gogoetak buruturik. Haren kontsulta libre da; baina osorik edo zatiren bat erreproduzitu nahi izatera, artikulu bakoitzaren egilearen baimena beharrezkoa da, zorrotz@terra.es helbide elektronikoaren bitartez eska daitekeena.

issuu

Gorka Moreno (doktorea soziologian, Euskal Herriko Unibertsitatea): Los Alardes del Bidasoa: La confrontación entre pueblo y ciudadanía.
PDF behera kargatu

issuu

Margaret Bullen (doktorea antropologian, Euskal Herriko Unibertsitatea): Derechos Universales o especificidad cultural: una perspectiva antropológica.
PDF behera kargatu

issuu

Xabier Kerexeta (lizentziaduna historian, kultur ondarearen kudeatzailea): La Historia, a merced de la Tradición: El caso de los Alardes del Bidasoa.
PDF behera kargatu

issuu

Mercedes Tranche (lizentziaduna Zuzenbidean, emakumeen literaturan eta tokiko historian aditua): Algunas claves sobre la Historia del Alarde: Guía para comprender el conflicto.
PDF behera kargatu

issuu

Mercedes Tranche (lizentziaduna Zuzenbidean, emakumeen literaturan eta tokiko historian aditua): La participación de la mujer en el Alarde: Historia de un desencuentro.
PDF behera kargatu

issuu

Garikoitz Lekuona (lizentziaduna Zuzenbidean, udal idazkaria): El derecho a la participación en el Alarde, sea público o privado.
PDF behera kargatu

issuu

Gorka Moreno (doktorea soziologian, Euskal Herriko Unibertsitatea): Los Alardes del Bidasoa: Una gestión política errónea y perversa.
PDF behera kargatu

issuu

Edurne Irigoien (doktorea soziologian, Madrilgo Auzo Elkarteen Eskualdeko Federazioko prentsa arduraduna): La construcción discursiva del conflicto del Alarde por los medios de comunicación.
PDF behera kargatu

issuu

Angel Lertxundi (idazlea): Porque no me es ajeno.
PDF behera kargatu