Euskal Herria… Gipuzkoa…Irun… bertako auzo bateko ekainak 29ko 16:55ak dira. Jendea norantza zehatz bati begira. "Klok, klok, klok" errepidean urrunean apoen hotsa entzungai. - Ama begira! Zalditeria! dio haur baten ahotsak. Zaldien itxura dotoreak eta zaldigainean joan ohi direnen jatorrizko jaka beltzak ikus daitezke. Ondoren, tradizioa eta modernitatearen artean napoleonen garaia gogora dakarren jaka ikusgarri bihurtuko direnak.
Zalditeria da, baina hau ez da unitate bat gehiago, besterik gabe. Alardearen gorputzean anatomikoki jarri beharrean bageunde, burmuina eta bihotzaren artean kokatu beharko genuke hau, hemen baitaude alardearen goi-aginteak eta hemendik hain zuzen ere, zuzentzen baita alardea bera. Disziplina handiena duen unitatea da. Seriotasun tinkoena eskatzen duena. Alardearen aurreko egunetan ez dago entseguak egiterik, urteko zatirik handiena ematen da egun horretarako prestaketetan. Ezinezkoa da ustegabeari inolako tarterik uztea, nahiz eta beti azken orduan, inprobisatu beharra den aurreikus ezin daitekeena burutu ahal izateko. Taldea osatzen duten ororentzat, neurritasuna, seriotasuna, eta erantzunkizuna batetik, eta jaia gehi parranda izan ohi dute bestetik, eta biak tartean badira ere, lehendabizikoek dute lehentasuna.
A ze dotorezia! A ze begirunea pasaeran! A ze polita ikusten den kanpotik! Baina era berean, gogorra da. Batez ere, eguzkiak, egarriak edota maskuriak estutzen dutenean. Kontuz kutxatil horrekin! Kontuz bapatean martxan jarriko den motorrarekin! Adi, kanoikada doala hortxe! Beti edozein bapatekotasunaren aurrean erne.
Beti, arreta eta gozamenaren artean, a ze ondo ikusten den alardea gure talaia ikusgarriak diren gure zaldiz ibiltzeko aulkietatik! Onartu beharra da behatoki pribilegiatua dela.
Urduritasuna… izerdia… emozioa… nekea. Benetan pozik egingo dugu topa gure lana bukatutakoan, oraindik orain, zaldiz ibiltzeko bota eta aulkien larru usainak itsatsita, irribarretsu, gertatutakoak amankomunean jartzen ditugunean. Bai, zalantzarik gabe bai, harrotasun eta pozez betetzen nau esateak Zalditeriako kidea naizela.
- Ama, goazen hurrengo errebista ikustera! – dio berriz ere haur ahotsak
Eta, auzoz auzo ibili ondorenean, badoaz urrunean apoen hotsak.
Zaldi gainean. Beti zaldi tartean. Hau zeozergatik da Zalditeria!