alarde publikoa

San Miguel

San Miguel Konpainiaren parte garen pertsonok harrotasunez eta pozez esan dezakegu geure abuztuko xedea egia bilakatu dela: konpainiaren ofizialtasuna lortu dugu eta Irungo Alardearen 13. konpainia bilakatu gara.

Hilabete hauek lan eta esfortzu handikoak izan badira ere, egin dugunak guztiz merezi izan duela pentsatzen dugu auzoak, hilabete hauetan zehar, babes osoa ematen eta erakusten ikusi dugunean, baita Irungo jende partikularra ere, zeina hasieratik gu laguntzeko prest egon den. Pertsona hauek gabe hau ez zatekeela posible izango deritzogu. Aldi berean, San Miguel Konpainia osatzen duten kideetaz ezin gara ahaztu. Horietako bakoitzaren esfortzuarengatik eta ilusioarengatik badakigu proiektu hau aurrera ateratzea posible izan dela.

Banderatxoa

Irungo Alardeko konpainia berri honen sorrera, uste dugu, gaur egun bizi dugun errealitatearen islada dela. Gero eta Irundar gehiago gara konturatzen garenak “Alarde Tradizionala” deitzen duten hori desio historiko eta beherentzako joera duen ideia bat baizik ez dela, soilik hiriko talde kopuru mugatu batek gozatu dezakeena eta geroz eta pitzadura gehiago dituena. Irundarrak, zorionez, ez gara hori.

Guk lanean dihardugu. Geure poza areagotzen da inoiz ez alardean parte hartu duen jendea gurera etortzen dela ikusten dugunean eta beste alardetik jendea gurera datorrela ikusterakoan. Era berean, lorpentzat hartzen dugu San Miguel bezalakoa den auzo batean konpainia atera izana, tradizionalki tradizionaletan tradizionalena gisa ezagutua baita.

Santiagok duela gutxi egin zuen erara, eta guk aurten egin dugun modura, espero dugu geure atzetik konpainia gehiagoren eraketak bizi ahal izatea. Irungo Alardearen helburua Irundar guztiak batzearena izan beharko litzateke gure egun handian, eta ez banatzearena.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu Alardearen Juntari lehenengo mementotik proiektu honekiko ateak zabaldu izanagatik. Euren babesa eta bermea nahitaezkoak izan dira.

Animatu gurekin parte hartzera!

Ekainaren 30an elkar ikusiko dugu Iruneko kaleetan barrena!

Gora San Miguel!

Logo de facebook  Logo de instagram

Oharrak

Apirilaren 13tik aurrera, larunbata, 10:00etatik 13: 00etara, tailerrak emango ditugu Leka-Enea ikastetxean instrumentua jotzen ikasi nahi dutenentzat.


Kantinera aukeratzea

Hautagaiak aurkezteko:

  • Noiz: maiatzaren 9ra arte
  • Nola: Izen-abizenak, aurkezlearen telefonoa eta posta elektronikoa emanez
  • Non:

Kantineren aukeraketa: maiatzaren 10ean, ostiralean, 20:00etan, San Miguelko auzo elkartean.


Entseguak: Konpainien entseguei buruzko informazio guztia web lotura honetan.

29ko Arma ikuskatzea: Konpainien ordutegiei buruzko informazio guztia web lotura honetan.

San Matzial eguna: Konpainien ordutegiei buruzko informazio guztia web lotura honetan.

Kantinerak

SAN MIGUEL 2024

San Miguel

Xxxx Xxxx
Xxxx

SAN MIGUEL 2023

Antxon

Antxon Jauregi
Vidal

Bideoak

Bideoak 2023

Ekitaldia 2022/12/17

Prentsaurreko 2022/10/21

Harremanetarako

Kontsulta bat egin nahi baduzu bete ezazu formulario hau.

OHARRA: izartxoa (*) duten eremuak derrigorrezkoak dira.

 Lege-oharra irakurri eta onartzen dut*