Ekaina hasiera da eta etxe askotako lehioetatik zein txilibitu nola danbor soinua entzuten hasten naiz, aurtengo alardean partaide izan behar diren horien lehen soinuak dira.
Gorputzean zirrara sortzen zait, San Martzial eguna iristear dagoela pentsatze hutsarekin, bainan aurretik baditugu enseguak, kantineren aurkezpena, arma ikustatzea...
Heldu da ekainaren erdialdea eta Irun Hirian urduritasun kutxu bat sumatzen da, enseguak astear dira, horietako bat Olaberria konpainia izango da. Txilibituak, danborrak, redobleak, aurtego kantinera. Batzuk urte asko daramate konpainia honetan eta beste batzuk gutxiago, zer esanik ez aurten aurrera pausua eman duten horiek. Denak elkarturik denak elkarrekin.
Alkandora eta praka zuriak jarri, txaketa beltza, espartinak eta ahaztu gabe, zapia, hauek denak jantzi ta banoa festara. Nola ez nahiz ni izango horrelako esperiatzia baten partaide.
Ni ere han egongo naiz ekainaren 30ean Olaberria Konpainiarekin,ni ere bai. Beste urte bat geihago eta sentimenduak ez dira aldatu.
Amaitu bainon lehen eskerrak eman beharrean nago Olaberria konpainiarekin batera hainbat urtetan herriko jaietan berdintasunaren alde egin duten gizon eta emakume guztiei.
Gora Olaberria!
Gora San Martzialak!
Gora Irun!
Olaberriaren facebook-ean sar zaitezke