Danborrada. Izena entzutea soilik poztasuna eta salto egiteko gogoak kutsatzen ditu.
Txirulaz eta danborraz osaturiko konpainia da, berezko nortasunarekin, Danbor nagusi batek gidatua. Alardean postu abantailatsua dauka, Hartxeroen atzetik, desfilearen buru hain zuzen ere, honek erraz ezagutzea dakar, honengaitik eta armak ez daramatzan konpainia bakarra delako, Musika Bandarekin batera.
Danborradak arima biki bat dauka, Banda. Bainan honek ez dio protagonismorik kentzen, alderantziz, elkarrekin hain ondo osatzen dira, bata bestea gabe ez zirela ezer izango.
Zer dago alardean Danborradaren "Tteiro"a entzutea Bandak Martzial Doneko ereserkia jotzen duen bitartean edo eta biak elkarrekin batera Junkal Elizako plazatxoan "Jolo"a jotzen dutenean. Hune honetan jendartea pozez lehertzen da eta hauen emozioak azaleratzen dire.
Danborradan, Kantineraren papera aipatu beharrekoa da, berezitasun bat dauke eta, formazio honetan lehen hilaran dihoa, poztasuna kutsatzen.
Danborrada honetan nola gizonezkoak hala emakumezkoak berdintzsunez gozatzen dute, bai danbor, txirula edo Kantinera modura. Garrantzitsuena besta da, gozatzea eta elkarbanatzea.