alarde publikoa

San Miguel konpainia 2023

2022 / 10 / 21

Irungo San Migel auzoko bizilagun talde batek prentsaurrekoa egin du 2023ko ekainaren 30ean desfilatuko duen konpainia berri bat sortzeko egindako lana azaltzeko.

Kartela

Komunikatua

Kaixo

Guk, San Migueleko bizilagunok, abuztutik daramagu gogotsu lan egiten auzoko konpainia aurrera ateratzeko eta hurrengo urteko ekainaren 30ean desfilatu ahal izateko.

Gure asmo garrantzitsuena denok elkarrekin batera alardean desfilatzearena da.

Abuztuan batu ginen lehenengo aldiz konpainia sortzeari buruz hitz egiteko eta ‘San Miguel Konpainia 2023’aren proiektua sortzeko. Memento honetan, San Migueleko hainbat bizikide gara irmoki eta ilusioz lan egiten ari garenak. Azpimarragarria deritzogu bai ez dutenek inoiz alardean parte hartu bai orain arte beste konpainia batzuetan, bi alardeenak, parte hartu duten jendeak osatzen dugula talde hau. Oso kontent gaude hain denbora gutxian hainbeste jende batu izanagatik.

Ikusi dezakezuen bezala, portalez portal aritu gara ‘San Miguel konpainia 2023’ko kartelak jartzen. Hau eginda, gure helburua da auzoko bizilagun guztiek geure intentzioari buruz jakitea denbora honen ondoren. Aldi berean, aipatu beharra dugu badagoela, tamalez, hainbat jende kartelak arrankatzen dabilena jartzen ditugun bezain pronto.

Mundu guztia animatzen dugu gurekin parte hartzera geure herriko jaiak adiskidetasunean disfrutatu ahal izateko, betiere inor atzean utzi gabe.

Email kontua (sanmiguelkonpainia@gmail.com) sortu dugu, baita Facebook eta Instagram kontuak ere, @sanmiguelkonpainia, gurekin harremanetan jarri ahal izateko.

Gora San Miguel, Gora Irun, eta Gora San Martzial!

Prentsaurrekoaren bideoa