Jose Luis Errazkinen omenezko plakaren estalgabetzea
2012 / 06 / 24
2012ko ekainaren 24an Bidasoa, Olaberria eta Lapitze konpainiek batera egindako entseguan, Santa Elena kaleko 21. zenbakian geldialdia egin zen 1956ko ekainaren 23an Jose Luiz Errazkin erredoblea jaio zen lekuan.
Kornetinaren doinuarekin, hiru konpainiek San Martzialetako himnoa jo zuten Jose Luisek plaka desestaltzen zuen bitartean.
Jose Luisek kontatzen duenez, bera, gaueko 9etan jaio zen Ama Xantalengo konpainia bere etxe azpitik pasatzeen zen bitartean. San Martzialetako martxa txistukatzea oso gustoso omen du, eta bere hitzetan, gertakizun hau da honen arrazoi. Irundar peto petoa dugu Jose Luis!