Ongi etorri, San Miguel
Ekaina 2023
San Miguel konpainiari ongi etorria Alarde Publikoaren Juntatik. 2023ko programan argitaratua
2023an, lehen Alarde Parekideak 25 urte betetzen dituela, pozaren pozez ongietorria egiten diogu emakumeak berdintasunez onartzen dituen beste konpainia bati, San Migel konpainiari, hain zuzen.
Emakume-gizon batzuek iazko uztailaren hasieran bertan jakinarazi ziguten Alardearen Juntakooi San Migel konpainia sortu nahi zutela, eta berehala ekin zioten sortzeari. Harrez geroztik gogotik egin dute lan auzoan, bizilagunek proposamenaren berri izan dezaten. Eta azkenean bai, ametsa egia bihurtuko da, konpainia berriak Alarde honetan parte hartuko du.
Alardearen Juntatik besoak zabalik egiten diegu abegi. Badakigu ekainaren 30ean izugarri gozatuko dutela. Haietako batzuek emakumeen berdintasunezko partaidetza onartzen ez duen Alardean desfilatu izan dute; baina badakigu, badakite, aurten hunkigarriago eta alaiago izango dela, ondoan dituztelarik arrebak, lagunak, bikotekideak, amak, alabak, ez baitago esperientziaz disfrutatzeko modu hoberik. Emakume batzuek lehen aldiz hartuko dute parte beren auzoko konpainian, edo Alardean, eta gogoangarria izango zaie
Ongi etorri, San Migel konpainia!! Alarde hau izan dadila ospakizun ahaztezina denentzat.
Alarde Parekidearen Junta