Konpainia berri bat 2023ko Alarde Publikoan
2022 / 12 / 16
Joan den abuztuan, Irungo San Migel auzoko bizilagun talde batek, auzo horretako konpainian desfilatu zuten pertsonekin batera, konpainia bat sortzeko lan egitea erabaki zuten, 2023ko ekainaren 30ean desfilatzeko asmoarekin, nahi zuten pertsona guztiek baldintza berdinetan parte har zezaten.
Auzoko bizilagunen harrera bikaina ikusita, ofizialki eskatu da San Migel konpainia Alarde Publikoan sartzea 2023ko ekainaren 30ean parte hartzeko.
Honekin, 8 infanteria konpainiak parte hartuko dute Alarde Publikoan, bereziez gain, eta San Migelen postua desfilean Bidasoa konpainiaren atzetik joango da, herriko lehen konpainia bezala.