2016eko Alardearen balorazioa
2016 / 07 / 07
Alarde Parekidearen Juntak honako hau jakinarazi nahi die herritar guztiei:
Eskerrak eta zorionak Ararteko, Emakunde, Gipuzkoako Foru Aldundia eta beste hainbat erakunde, alderdi eta norbanakori, beste urtebetez gure deiari erantzun eta lagundu dutelako jai giroan egin dezagun beste Alarde bat, hunkigarria, gaztea eta bizipozaz betea.
Halaber, eskerrik asko publikoari, urtetik urtera gehiago baitira espaloietatik animatzen eta babesten gaituztenak.
Aurten 20 urte bete dira emakume talde batek Udalbatzan agertu zuela gure hiriko Alardean parte hartzeko nahia.
Gaur egun 1.300 emakumek eta gizonek osatutako Alarde bat daukagu, zirraragarria eta harrotzeko modukoa, tradizioa eta modernitatea uztartzen jakin duelako, festetan eta tradizioan ere berdintasuna eta ekitatea erdiestea posible dela erakutsi duelako.
Gure arbasoen bizipena eta gure ehunka, milaka gazteren desioa batzen dakien Alarde bat da, berdintasun eta askatasun balioak baturik harro, desfilatzen dugularik jakin baitakigu honek ez duela atzera egiterik.
Alarde hau gure hirian erreferente bat delako baloratzen eta maitatzen dugu. Gure neskatoek ezin dute dagoeneko imajinatu ere egin Alarde bat non ezin duten parte hartu eskopeta, txibilito edo danborrarekin, edo zaldi gainean, edo artxero, edo Jeneral, urtez urte gure Alardean ikusten dutelako, beren amek, ahizpek, irakasleek jada egiten dutelako, eta hori sekulako aurrerapausoa da gizonen eta emakumeen arteko aukeren eta espektatiben berdintasunaren bidean.
Irunen, 2016eko uztailaren 7an.
Alarde Publikoaren Junta