Alarde Publikoko Batzordearen jakinarazpena
2010 / 07 / 06
Alarde Publikoko Batzordea pozik dago “guztioi tokia eskaintzeagatik”, nortasun-ikur gisa
Alarde Publikoko Batzordeak berak egin duen jaien balantzea jakinarazi du eta alaitasunaz eta Alardea gauzatzeak eman dion pozaz hitz eginez eman dio hasiera. “Guztion artean inoiz baino partaidetza handiagoa izan duen Alardea egin dugu, sentimendua eta poza gainezka zituela”.
Eskerrak eman nahi dizkie hilaren 30ean hirian zehar ibili diren unitate eta konpainia guztietan jaiaz disfrutatu nahi izan duten guztiei. Gainera, Alardea urtez urte hasiz eta zabalduz doa. “Bereziki hunkitzen gaitu ehunka gaztek bizitzan lehen aldiz eta pozez zoratzen jai giroko Alarde alai eta atsegin batean parte hartu izanak, izan ere Alarde honen ezaugarririk handiena eta maitatuena pertsona orori lekua egiten dion alardea izatea da”. Bere eskerrona adierazi zien aurten ere, babesa ematera eta etengabe txalo egitera, kalera irten nahi izan duen jende guztiari.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Emakunde –Emakumearen aldeko Institutuaren bitartez— Alarde publiko hau egitea ahalbidetzen eta laguntzen duten erakundeek ere jaso zuten Batzordearen esker ona. “Gainera, gure Alardearen ibilbidean bildutako milaka pertsonen jarrera zibikoa eta errespetuzkoa azpimarratu eta eskertu nahi dugu. Argi dago urtero begiruneak eta errekonozimenduak gero eta gune gehiago irabazten ari direla, eta modu horretan gure herrian normalkuntzarako eta bizikidetzarako laguntzen dutela. Eta oso konpromiso handia daukagu helburu hori lortzeko”. Batzordeko kideek adierazi dute badaudela bi alardeetako kideez osatutako koadrilak eta elkarrekin daudela, badaudela Alarde banatan parte hartzen duten bikotekideak, badaudela San Martzial egunean berriro elkartzen diren hainbat familia zenbait urtetan zehar elkarrengandik urrundu eta aurre eginda egon direnak. Batzordekideek hau komentatu dute: “haien adibideari jarraiki, guk bezala, benetan elkarbizitzarako aldi berri bati ekin nahi dioten herritarren eskuzabaltasuna eta sen ona eskatzen ditugu, aldi horretaz guztiz harro senti gaitezen”.