Irungo Alarde Publikoko Juntaren oharra
2018 / 09 /12
Irailaren 8an Hondarribian bizitako egoera larriaren aurrean Irungo Alarde Publikoko Juntak ondorengoa adierazi nahi du:
Gure gaitzezpena Jaizkibel konpañiak pairatutako larderia eta irain guztien aurrean.
Jarrera horiek oinarrian konpañiaren ikusezintasuna dute helburu. Egunez egun indartsuagoa den eskakizuna, hau da, emakumeok
gure gizonezko herrikidek bezala eta baldintza berberetan Alardean parte hartzeko dugun eskubidea urratu nahi dute.
Jaizkibel konpañia desfilatzen ikusi nahi ez duenak erraza du saihestea, baina inolaz ere irain, txistu, garraxi eta plastikoekin boikoteatzen saiatu, ikaratu eta eraso egin konpañia desfilatzen ikustean.
Gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu Jaizkibel konpañiari eta baita egoera zaila eta gogor horietan espaloietan babesa eta laguntza eman zieten guztiei ere.
Jaizkibel konpañiak antolatzen dituen ekimen guztiak babestuko ditugu.
Azkenik, Erakundeei eta Udalari bereziki, dagoeneko emakumeok Alardean parte hartzeko baliabideak jar ditzan exijitzen diegu.
Gora Jaizkibel konpañia! Gora Alarde parekidea!
Irunen, 2018ko irailaren 12an.
Alarde Publikoaren Junta