Desfilatzea, txikitako ametsa errealitate bihurtuta
2008 / 06 / 28
Bost emakumek atzo eta gaur Alardean izandako bizipenak partekatzen dituzte.
DV. Alardearen desfilean parte hartu ahal izatea amets bat zen, txikitatik fantasian izandakoa. Txilibitoak eta danborrak haien aldean pasatzen zirenean beren amei galdetzen zieten zergatik “gizon horiek” atera ahal ziren urtero desfilean eta beraiek ez. “Ez nuen ulertzen” esaten zuen 1975eko Uranzuko kantinera atera zen Mari Carmen Serranok. “Behin batean, nerabe nintzela soldadu arropa jantzi nuen nire aitari laguntzeko. Garai hartan nire aita Bidasoa konpainian ateratzen zen. Saltsetan ez sartzeko esan zidan”.
Urtero, ekainaren 30ean bezala, Alardean desfilatu ahal izateaz amets egiten zuen Mari Carmenek. Horixe pentsatzen zuen urte hartan kantinera aukeratuak izan ziren emakumeak orrazten zituenean, eta baita aita zegoeneko jantzita zegoenean, desfilatzera ateratzeko. “Agian egunen batean zu aukeratuko zaituzte” esaten zion amak. “Nik erantzuten nion danborrarekin urte batean eta bere bizitza osoan ateratzen zen hori espaloietan geratu behar zuela desfilea pasatzen ikusten" komentatu zuen Mari Carmenek.
Etorkizunari begira
Eta Mari Carmen Uranzuko kantinera aukeratu zuten eta disfrutatu egin zuen 1975eko ekainaren 30ean bizitutako lipar bakoitzaz. Alardea barrutik ikusteko aukera hauek ere izan zuten: Marina Goienetxeak (Ama Shantalen, 1948), Gloria Mujikak (Ama Shantalen, 1955), Karmele Egüések (Behobia, 1970) eta Maite Cuñadok (Real Unión, 1967), eta bostak esperientzia errepikatzeko gogoarekin geratu ziren.
“Baina nola egingo genuen hori gure garaian, gaizki ikusta bazegoen galtzak janztea edo bakarrik joatea kafe bat hartzera?” komentatzen zuten Marinak, Karmelek eta Gloriak. “Emakume batzuk ausartu egin ziren eta gaur egun guztiz normaltzat jotzen da hori. Horregatik, espero dugu egunen batean berriro ikustea Alarde bakar bat eta irundar guztiek parte har dezaten beren arrazari, generoari edo ideologiari garrantzirik eman gabe”.
Egun batean Alardean kantinera atera ziren bost emakume horiek gaur egun desfile publikoan parte hartzen dute. Batzuek era aktiboan hartzen dute parte, beren txibilitoekin eta danborrekin ibiliz, eta beste batzuek espaloietatik egiten dute, senideak eta maite dituztenak animatuz. “Alardea espaloietatik ikusteak ez du batere zerikusirik desfilatzen ateratzen denean sentitzen denarekin” esaten zuen Karmelek. “Garrantzitsua da kanpotik jendea laguntzen edukitzea, baina barrutik bizitzea adieraz ezina da.”
Bost emakume horiek hau aitortzen zuten: “Alardean ateratzeko ilusioa betidanik existitu dela, zeren eta kantinera batek momentu jakin batean sentitzen duena ez baitu adierazten nik sentitu ahal dudana”. Denek hau espero dute: “etorkizun batean Alarde bakarra izan dadin, zeinetan gure bilobek nahi duten moduan ateratzeko aukera izan dezaten: kantinera, atxero, danbor jotzaile... beraiek nahi duten moduan” adierazten zuen Maitek.
Mari Carmen, Marina, Karmele, Gloria eta Maite ilusioz beterik daude datorren astelehenaren zain: dena prest daukate. “Gurea eta familia osoarena” gehitu zuen Maitek.