NBEk Eusko Jaurlaritza saritu du, berdintasunaren eta herri partaidetzaren aldeko haren politika direla eta
2015 / 05 / 08
EMAKUNDEk eta IREKIA atariak berenganatu dute Nazio Batuek eskaintzen duen Zerbitzu Publikoen Saria, lau kategorietatik bitan.
Eusko Jaurlaritzak jaso du Nazio Batuen lehen saria Zerbitzu Publikoari, kategoria bitan, jaso ere. Hain zuzen, NBEk EMAKUNDE Emakumearen Euskal Institutua saritu du, Genero Ikuspegiaren Sustapen modalitatean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren aldeko Euskal Legearen ezarpenean bikaintasuna erakutsi du eta; halaber, IREKIA ataria ere bai, ebazpen politikoetan Herri Partaidetzaren Sustapen kategorian, mekanismo berritzaileak darabiltzalako. Sekulako albistea. Albiste osoa irakurri
Alarde Publikoaren Juntaren zorion-eskutitza
Emakundeko lagun horiek:
Zorionak NBEk eman dizuen garrantzi handiko sariarengatik.
Zorionak, bihotz-bihotzez, Alarde parekidearen Juntaren izenean. Benetan uste dugu saria merezi duzuela, lana gogotik egin duzuela eta argi eta garbi azaldu duzuela berdintasunaren aldeko konpromisoa.
Instituzioak gutxietsita dauden garaiotan, harro-harro gaude Emakunderen jardunaz. Eta ederki dakigu zertaz ari garen. Ez dakigu, ordea, zuek imajina dezakezuen zeinen etsigarria zaien herritarrei frogatzea instituzioak ezkutatu eta beste aldera begira jartzen direla gutxiengoen eskubideak defenditzeko tenorean, herritarra bere herrikideen ulertezinaren eta presioen aurrean bakarrik utzita.
Guretzat, geure historian, hauxe izan baita gogorrena. Hortaz, beti aitortuko dizuegu, Emakundeko kideoi, helarazi diguzuen adorea eta konpromisoa.
Onena opa dizuegu.
Besarkada goxo bat.