Agurra Kathrine Switzer-i
2018/ 11 / 10
Alarde Publikoaren partaideak Kathrine Switzer korrikalaria agurtzera joan dira, Behobia - Donostian lasterketa dela eta gurera etorri baita. Lore-sorta bat eta txapel gorri bat eman diote opari.
Hark, aldiz, opari ezin ederragoa egin digu emakume guztioi: "Be fearless!" (Ez izan beldur!).
Kathrine Switzer
Lehen emakumea da maratoi batean dortsalarekin korri egiten, gizonezkoek baizik ezin zutelarik, egin ere, hain zuzen Bostonen 1967ko maratoian lortu baitzuen; hartara, KV Switzer izena eman zuen, abiapuntutik 261 dortsalarekin irten eta helmugara ordu eta 20 minutu geroago iritsi zen 4.
Lasterka ari zela, zuzendari-kidearena egiten zuen komisarioetako batek, Jock Semple delakoak, Kathrine Switzer zer-eta emakume bat! zela ohartu zelarik, atzetik heldu zion, eta oihukatu: "atera nire lasterketatik, eta itzul iezadazu dortsala!". Baina senargaiaren eta korrikalari batzuen laguntzaz, helmugaraino harekin batera joanda, inork ez zuen galarazterik izan atletak txapelketa osoa egin zezan.
Elkarrizketa Berrian (2018-10-09)