alarde publikoa

Zalditeria

Zalditeria

Euskal Herria… Gipuzkoa…Irun… bertako auzo bateko ekainak 29ko 16:55ak dira. Jendea norantza zehatz bati begira. “Klok, klok, klok” errepidean urrunean apoen hotsa entzungai. - Ama begira! Zalditeria! dio haur baten ahotsak. Zaldien itxura dotoreak eta zaldigainean joan ohi direnen jatorrizko jaka beltzak ikus daitezke. Ondoren, tradizioa eta modernitatearen artean napoleonen garaia gogora dakarren jaka ikusgarri bihurtuko direnak.

Zalditeria da, baina hau ez da unitate bat gehiago, besterik gabe. Alardearen gorputzean anatomikoki jarri beharrean bageunde, burmuina eta bihotzaren artean kokatu beharko genuke hau, hemen baitaude alardearen goi-aginteak eta hemendik hain zuzen ere, zuzentzen baita alardea bera. Disziplina handiena duen unitatea da. Seriotasun tinkoena eskatzen duena. Alardearen aurreko egunetan ez dago entseguak egiterik, urteko zatirik handiena ematen da egun horretarako prestaketetan. Ezinezkoa da ustegabeari inolako tarterik uztea, nahiz eta beti azken orduan, inprobisatu beharra den aurreikus ezin daitekeena burutu ahal izateko. Taldea osatzen duten ororentzat, neurritasuna, seriotasuna, eta erantzunkizuna batetik, eta jaia gehi parranda izan ohi dute bestetik, eta biak tartean badira ere, lehendabizikoek dute lehentasuna.

Zalditeria

A ze dotorezia! A ze begirunea pasaeran! A ze polita ikusten den kanpotik! Baina era berean, gogorra da. Batez ere, eguzkiak, egarriak edota maskuriak estutzen dutenean. Kontuz kutxatil horrekin! Kontuz bapatean martxan jarriko den motorrarekin! Adi, kanoikada doala hortxe! Beti edozein bapatekotasunaren aurrean erne.

Beti, arreta eta gozamenaren artean, a ze ondo ikusten den alardea gure talaia ikusgarriak diren gure zaldiz ibiltzeko aulkietatik! Onartu beharra da behatoki pribilegiatua dela.

Urduritasuna… izerdia… emozioa… nekea. Benetan pozik egingo dugu topa gure lana bukatutakoan, oraindik orain, zaldiz ibiltzeko bota eta aulkien larru usainak itsatsita, irribarretsu, gertatutakoak amankomunean jartzen ditugunean. Bai, zalantzarik gabe bai, harrotasun eta pozez betetzen nau esateak Zalditeriako kidea naizela.

- Ama, goazen hurrengo errebista ikustera! – dio berriz ere haur ahotsak

Eta, auzoz auzo ibili ondorenean, badoaz urrunean apoen hotsak.

Zaldi gainean. Beti zaldi tartean. Hau zeozergatik da Zalditeria!

Logo de facebook  Logo de instagram

Bideoak

Bideoak 2023

Bideoak 2004 - 2010 - 2017 - 2022

Kantinerak

ZALDITERIA 2024

Zalditeria

Xxxx Xxxx
Xxxx

ZALDITERIA 2023

Monica Rodriguez Iguiñiz

Monica Rodriguez
Iguiñiz

ZALDITERIA 2022

Naroa

Naroa Perurena
Valero

ZALDITERIA 2019

Naiara

Naiara Sorzabalbere
De la Linde

ZALDITERIA 2018

Jone

Jone Romón
Iñigo

ZALDITERIA 2017

Ariane

Ariane Bergara
Sancho

ZALDITERIA 2016

Ane

Ane Unanue
Gutiérrez

ZALDITERIA 2015

Oihana

Oihana Sampedro
Amador

ZALDITERIA 2014

Marie

Marie Eizmendi
Boquaire

ZALDITERIA 2013

Jone

Jone González
Araña

ZALDITERIA 2012

Ane

Ane Martinez
Santamaría

ZALDITERIA 2011

Nerea

Nerea Izquierdo
Izaguirre

ZALDITERIA 2010

Irati

Irati Maiztegi
Landa

ZALDITERIA 2009

Ruth

Ruth Vazquez
Arrieta

ZALDITERIA 2008

Jaione

Jaione Espinal
Ramos

ZALDITERIA 2007

Aiora

Aiora Larrañaga
Zugarramurdi

ZALDITERIA 2006

Alaitz

Alaitz Amundarain
Gomez

ZALDITERIA 2005

Oihane

Oihane Obeso
Victorio

ZALDITERIA 2004

Aitziber

Aitziber Larraburu
Bertiz

ZALDITERIA 2003

Itsaso

Itsaso Lartigue
Rojo

ZALDITERIA 2000

Ainara

Ainara Martínez
 

ZALDITERIA 1999

Laura

Laura Paredero
de las Heras

ZALDITERIA 1998

Olatz

Olatz Elizondo
Cuñado

Jeneralak

2019

Maite

Maite Vergara Iraeta

2014tik 2018ra

Inma

Inma Landa Olaizola

2009tik 2013ra

Ainhoa

Ainhoa Ruiz de Arbulo

2004tik 2008ra

Xabier

Xabier Martínez

2000 eta 2003

Kattu

Pablo Susperregui, Kattu

1998 eta 1999

Alberto

Alberto Lizarraga

Harremanetarako

Kontsulta bat egin nahi baduzu bete ezazu formulario hau.

OHARRA: izartxoa (*) duten eremuak derrigorrezkoak dira.

 Lege-oharra irakurri eta onartzen dut*

Oharrak


Entseguak: Konpainien entseguei buruzko informazio guztia web lotura honetan.

29ko Arma ikuskatzea: Konpainien ordutegiei buruzko informazio guztia web lotura honetan.

San Matzial eguna: Konpainien ordutegiei buruzko informazio guztia web lotura honetan.