alarde publikoa

Alardean eskopeteei buruz

descarga

Azken urte hauetan gure alardean erabiltzen diren eskopeten errolda bat egiten ari da. Ehizakoak, Remington markakoak, aire konprimituaren bidezkoak, egurrezkoak, eta abar.

Garrantzitsuena da ehizarako eskopetekin desfilatzen duten pertsonei buruzkoa da, zeren eta kontuan hartu beharreko araudi bat baitago:

Ehizarako eskopetekin desfilatzen duten pertsonentzako araudia:

  • Ehizarako eskopetekin desfilatzen duten guztien kasuan ( munizio erreala botatzen badu) derrigorrezkoa da beren izenean egotea, armetarako baimena eta eskopetaren gida eramatea desfilean.
  • Ezin da armetarako baimenik ez duen utzitako eskopetarekin desfilatu.
  • Armetarako baimena duenak eta utzitako eskopeta batekin atera nahi badu, jabeak baimen bat egin behar dio Guardia Zibilaren koartelean, eskopetarekin desfilatu ahal izateko.
  • Ezgaituta dauden ehiza eskopeta guztiek dagokien frogagiria eraman beharko dute.

Araudi hau kontuan hartzen ez bada, ardura guztia eskopetaren jabearentzat izango da.

Hori kontuan hartuta, dei egiten dugu zuen kapitainarekin harremanetan jar zaitezten eta adieraz diezaiozuen zein eskopeta motarekin desfilatuko duzuen.

Deskargak egiteko balio duen eskopeta bat, baina araudi hauek bete behar ez dituena nahi al duzu?

escopeta

"Modelo Alarde" eskopeta

Baimenik gabekoa!!

Takorik gabeko fogeo kartutxoak!!

Su egiteko blokeoa du!!

Kañoi garbiketa erreza!!

Arazorik gabeko kartutxo hornitzea!!

Zure konpainiako agintariekin harremanetan jarri, haiek esango dizute zeintzuk eta nola diren eskopeta lortzeko modu ezberdinak.

Bestalde, eta beste urteetan bezalaxe, eskopetekin ateratzen diren pertsoa guztiei dei egiten diegu tiro solterik egin ez dezaten Alardean zehar. Tiroak bakarrik egin behar dira deskarga egiteko tokietan: San Juan plazan, Elizako plazatxoan, eta abarretan.