alarde publikoa

Bidasoa

Bidasoa

Bidasoa auzoa Irungo zaharrenetarikoa da; izan ere, lehenago zen Bidasoa (betikoa dela ere esan genezake, gizakien aurrekoa den heinean), eta haren ertzean sortu zen, lehenik Oiasso, gero Irun… eta beste herri batzuk ere bai: ez gaitezela xobinistak izan. Ez da harrigarri, bada, XIX. mende bukaeran, alardea auzoetako konpainiatan banatzen hastean, Bidasoari egokitzea hiriko bandera eramatea.

Horrexegatik, 1998an gizon-emakume talde batek Alardea beti bezala antolatu behar zela erabaki zuenean, alegia, Udal Alarde bat berrantolatzeko tenorean, betikoari eusteko hutsetik abiarazi behar izan genuen arren, ez zen zalantzan jarri Bidasoa izango zela osatu beharreko lehen konpainia, auzo bat baino gehiago Irun osoa ordezkatzen zuen neurrian.

Bandera

Bai eta halaxe egin ere. Zein aproposagorik, gainera, edozein auzotako irundarrak ez ezik Nafarroa eta Lapurdirekin lotzen gaituen izena eta izana baino?

Eta halaxe izan zen 2000. urtea arte.

XXI. mendearekin batera udal Alardea desagertuta (ikusiko ahal dugu berriz! Ikustekotan, parekidea, bestela ezin udal alarderik izan), 2001-2002. urteetan Oiasso konpainiak hartu zuen irundartasun berdinzalearen ikurra.

Berriro 2003an Alarde oso bat egiteari ekin, eta berriro ere, zalantzarik gabe, Bidasoa konpainia osatu. Hortaz, ulertzen da Bidasoa konpainiarik handiena izatea, jende gehien biltzen duena.

Banderin

Dena den, gu ez gaitu tamainak askorik kezkatzen, sasoian egoteak baizik. Seguru aski, Irun desagertzen bada ere, Bidasoak hortxe segituko du, beti berdin, beti aldakor, biziak berak bezala.

Gu ez gara egongo, baina guk ereindako hazia ernatuko da behin eta berriro, mundua mundu den artean.

Konpainiaren facebook-ean sar zaitezkefacebook

Beti gurekin!!

Jon Susperregi

Jon

Txantxan

Txantxan

 

 

Fotos

Bideoak

Kantinerak

BIDASOA 2017

Adriana

Adriana Muñoz
Villar

BIDASOA 2016

Irati

Irati Icardo
Isasa

BIDASOA 2015

Maider

Maider Resende
Tejedor

BIDASOA 2014

Mara

Mara Álvarez
Santakara

BIDASOA 2013

Ane

Ane Icardo
Isasa

BIDASOA 2012

Ana

Ana Cendrero
Torrado

BIDASOA 2011

Irati

Irati Bidaurre
Rodríguez

BIDASOA 2010

Nerea

Nerea Bermudez
Alza

BIDASOA 2009

Ane

Ane Movilla
Garcia

BIDASOA 2008

Susana

Susana Botas
Fernandez

BIDASOA 2007

Haizea

Haizea Movilla
Garcia

BIDASOA 2006

Junkal

Junkal Amores
Otermin

BIDASOA 2005

Berta

Berta Susperregi
Burguete

BIDASOA 2004

Olatz

Olatz Telletxea
Beltran

BIDASOA 2003

Miren

Miren Bermúdez
Alza

BIDASOA 2000

Amaia

Amaia Errazkin
Basurko

BIDASOA 1999

Itsaso

Itsaso Bermúdez
Alza

BIDASOA 1998

Esther

Esther Calvo
Garate

Harremanetarako

Kontsulta bat egin nahi baduzu bete ezazu formulario hau.

OHARRA: izartxoa (*) duten eremuak derrigorrezkoak dira.

Oharrak

2017 urteko kantinera aukeratua izan da. Bere izena: Adriana Muñoz Villar da. Zorionak!!


Enseguak: Konpainien entseguei buruzko informazio guztia web lotura honetan.

29ko Arma ikuskatzea: Konpainien ordutegiei buruzko informazio guztia web lotura honetan.

San Matzial eguna: Konpainien ordutegiei buruzko informazio guztia web lotura honetan.