alarde publikoa

Ibilaldi gidatua

Ibilaldi gidatua
Ibilaldi gidatua

Urtero, ekainean izaten da "Gure aztarnei jarraiki" izeneko ibilbide gidatua Mertxe Trantxeren eskutik. Ama Xantalen ermitatik hasita, hainbat tokitan berpizten da Alardearen historia, bere hastapenak, 60ko hamarkadatik aurrera izandako garapen handia, gaur egun ezagutzen dugunera bilakatu arte.

Baina batez ere 70ko hamarkadaren bukaeran, 80ko hamarkadan zehar eta baterez ere, 96. urtean Irungo emakumeek Alardean parte hartzeko eskubide osoa aldarrikatu zutela, eta ez bakarrik kantinera gisa, kontatzen da.

Lehenengo geldialdia Ama Xantalen ermita da, 96ko ekainaren 30ean, 57 emakumek Alardean parte hartzeko aukeratu zuten bilgunea.

Ondoren, Santa Elena kaletik jarraituz geldialdi bat egiten da kalearen amaieran, konpainiak pasa zirenean han gertatutakoa kontatzen delarik.

Beste bi toki dira Mertxe Trantxeren azalpenaren eszenatokia. Larretxipi kalea eta, azkenik, Urdanibia plaza.

Ezohizko lekukoak dira kantinerak, hauek entzuten bait dute nola eman zioten hasiera bere aurrekoek oraindik dirauen aldarrikapen bati.

Ibilaldi gidatua
Ibilaldi gidatua
Ibilaldi gidatua
Ibilaldi gidatua
Ibilaldi gidatua

“Bidasoako alardeak: Herria versus hiria”-ren. Mertxe Trantxeren artikulua "Emakumearen parte-hartzea Alardean: ezinezko elkar-hartze baten historia"