1999ko jaietan beste "tradizio" bat sortu zen. Pagoki gazte talde tradizionalistak antolatua, "Lastargidunen" ekitaldia, sektore tradizionalistatik nolabait ere irtenbidea emateko emakumeen parte hartze handiagoaren aldeko errebindikazioari. Noski, ez zen oso koherentea 1523ko gudua gogoratzea, Alardea "foru milizien oroitzapena" zela esaten zen bitartean; eta noski, musikarik gabe eta seriotasun osoz desfilatzeak ez du zerikusi handirik hirikide gizonezkoen jaiarekin, baina hala ere, "lastargidunak" finkatu egin dira imaginario irundarrean, herritar batzuenean bai bederen.
Urte honetako Alardeari dagokionean, ekainaren 25ean Barne Sailak ebazpen bat eman zuen Betiko Alardearen arrankadaren ordua 7:15ean finkatzeko eta Alkateari eskatu zion, logika osoz gainera, hura izateko Udal Alardearen ordutegia finkatuko zuena. Berriro ere herriaren presioari men eginez, Alkateak 9:45ean jarri zuen bere Alardearen arrankada, oraindik indarrean zegoen Ordenantzak finkatzen zuen ordutegia 8:25 bazen ere.
WEBGUNE HONEK COOKIE-AK ERABILTZEN DITU. Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika