alarde publikoa

Elkarrekin 2015

Fotos
Kartela

Zer da “Elkarrekin 2015”?

Datorren ekainaren 13an Moskun eta Santiagoko frontoian ospatuko den ekintzaz betetako jai eguna da. Jai honen helburu bakarra denek batera ondo pasatzea da.

Nola sortu zen “Elkarrekin 2015”?

Festa honen helburua jaiak zabaltzea da eta ospakizun egun bat gehiago izatea ekainak 30az gain. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna ere aldarrikatu nahi dugu bai ekainaren 30ean, baita urteko gainerako egunetan ere eta gure hirian bizi den diskriminazio egoera salatu nahi dugu.

Ekintza honek irabazi ekonomikoak lortzea du helburu?

Ez. Irabazi-asmorik gabeko festa da. Bildutako dirua jardueraren antolakuntzarako erabiliko da. Jasotako dirua ez da alardearen antolakuntzarako erabiliko alardea publikoa delako.

Kartela

Ze jarduera aurkitu ditzakegu “Elkarrekin 2015”-en?

Goizean, Moskuko tabernetatik trikipoteoa egongo da. Ondoren, herri bazkaria izango dugu Santiagoko frontoian eta bertsolariak izango ditugu kafea girotzeko. Bertsolariak Moskun bazkal ostean egingo diren olinpiadetan ere arituko dira. Eguna amaitzeko txaranga izango dugu auzoko kaleetan zehar ibiltzeko.

Nork parte hartu dezake festan?

Nahi duenak parte hartu dezake ekintza guztietan, hurbiltzen de oro izango da ongi etorria.

Zer egin behar da parte hartzeko?

Bazkarirako ticketak Hazia eta Kabigorri tabernetan daude salgai eta olinpiadetan parte hartzeko, 6 edo 8 pertsonako taldeak sortu behar dira eta elkarrekin15@gmail.com helbidera edo gure Facebook-era (Elkarrekin Irun) idatzi taldekideen datuekin.